San Martingo igogailua hiru egunez zerbitzutik kanpo egongo da

  Hirigintza  Azkoitia

San Martingo igogailua hiru egunez zerbitzutik kanpo egongo da

Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoa lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo egongo da hiru egunez, bihartik hasita. Izan ere, Balda kalera eramaten duen pasaguneko zoluan konponketa lanak egin behar dituzte, eta ondorioz, ezin izango da igogailua erabili.

Zamalanetarako bakarrik utzi daiteke autoa Kale Nagusian

  Hirigintza  Azkoitia

Zamalanetarako bakarrik utzi daiteke autoa Kale Nagusian

Kale Nagusia 62. zenbakian eta Ikurriñaren Plazan zamalanetarako bakarrik utzi daiteke autoa, eta herritarrei neurri hori ohartarazteko, marra horiak margotu dituzte lurrean aste honetan.

Ur hodi bat bi aldiz hautsi da Julio Urkixo kalean

  Hirigintza  Azkoitia

Ur hodi bat bi aldiz hautsi da Julio Urkixo kalean

Julio Urkixo kaleko errepidean ur hodi bera lehertu da bi egunetan. Ur hodi nagusia da hautsitakoa, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioa ari da gertatutakoa konpontzen. Lanek irauten duten bitartean hiru kaletan ura moztuta egongo da goizean zehar; arduradunek 11:00k alderako hodia konpontzea aurreikusten dute. 

Inazio Iriarte kalean errepidea eta espaloia berrituko dituzte

  Hirigintza  Azkoitia

Inazio Iriarte kalean errepidea eta espaloia berrituko dituzte

Gaur, astelehena, hasi dira Inazio Iriarte kaleko errepidea eta espaloia berritzen. Lanek pare bat hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute arduradunek.

Liburutegiko hormak konponduko dituzte, eta bi egunetan itxita egongo da eraikina

  Hirigintza  Azkoitia

Liburutegiko hormak konponduko dituzte, eta bi egunetan itxita egongo da eraikina

Aizkibel Liburutegian barruko hormak berrituko dituzte datozen egunetan. Hormetako pitzadurak konpondu eta margotu egingo dituzte.

Floreagako babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartuak jakinarazi dituzte

  Hirigintza  Azkoitia

Floreagako babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartuak jakinarazi dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak argitaratu ditu Floreagan eraikiko dituzten babes ofizialeko hamasei etxebizitzen esleipen prozesuan onartuak eta baztertuak izan direnen zerrenda. Guztira 37 eskatzaile daude onartuen zerrendan, eta horiek izango dira etxebizitzen zozketan parte hartuko dutenak.

Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxita

  Hirigintza  Azkoitia

Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxita

Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen bidegorria itxita egongo da hilaren 20ra arte, 08:00etatik 17:30era, bidegorrian egin behar dituzten lanak direla eta. Hala ere, asteburuetan egun osoz irekita egongo da. 

Floreagako babes ofizialeko etxebizitzetan izena emateko epea zabalik

  Hirigintza  Azkoitia

Floreagako babes ofizialeko etxebizitzetan izena emateko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzak, Etxebide Etxebizitza Zerbitzuaren bitartez, Floreagan eraikiko dituen hamasei babes ofizialeko etxebizitzetarako izen-emate epea zabaldu du. Inskribatzeko azken eguna urtarrilaren 23a da. 

Toki Alai etxea botatzen hasi dira

  Hirigintza  Azkoitia

Toki Alai etxea botatzen hasi dira

Gaur arratsaldean hasi dira Julio Urkixo kaleko Toki Alai etxea botatzen. Lanek irauten duten bitartean trafikoa desbideratuta egongo da

Ez labaintzeko produktu bat botako dute Kale Nagusian

  Hirigintza  Azkoitia

Ez labaintzeko produktu bat botako dute Kale Nagusian

Azkenaldian pertsona bat baino gehiago erori dira eliz atariko errepidean, oso labaikorra egoten delako batzuetan. Hori dela eta, Udalak ez labaintzeko produktu bat ematea erabaki du, Kale Nagusia eta Aizkibel Kalearen arteko errepide zatian. Lanek irauten duten bitartean, Plaza Berritik eliz atarira doan trafikoa Ibai Ondoko biribilgunera desbideratuko dute.

Kukuerriko bidea itxita egongo da aste osoan

  Hirigintza  Azkoitia

Kukuerriko bidea itxita egongo da aste osoan

Kukuerriko errepidea itxita egongo da aste osoan, Foru Aldundia egiten ari den lanak tarteko. Harri-lubeta bat eraikiko dute, eta, hori dela eta, errepidea moztuko dute lanek irauten duten bitartean. Hala ere, Kukuerriko bidearen ordez, Sistilla Errekako bidea erabili ahal izango dute herritarrek. 

Zumarragarako bidegorria itxita egongo da bost egunez

  Hirigintza  Azkoitia

Zumarragarako bidegorria itxita egongo da bost egunez

Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen bidegorria itxita egongo da, artapen lanak direla eta. Gaurtik ostirala bitartean, bi egunak barne, moztuta egongo da, 08:00etatik 17:30era.

Visesako zuzendariak babes ofizialeko etxebizitzen lursailak bisitatu ditu

  Hirigintza  Azkoitia

Visesako zuzendariak babes ofizialeko etxebizitzen lursailak bisitatu ditu

Javier Zubizarreta alkatea eta Visesaren zuzendari nagusia, Marcos Muro, udaletxean bildu dira bi aldeek amankomunean dituzten proiektuez mintzatzeko. Marcos Murok herrira bisita egin nahi izan du zuzentzen duen sozietate publikoak babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituen lursailak pertsonalki ikusteko eta aztertzeko. Muroren presentziak berretsi egiten du hartutako konpromisoak aurrera eramateko Visesak duen borondatea. Horrek esan nahi du Azkoitian urte batzuen buruan babes ofizialeko 45 etxebizitza berri eraikiko direla gauzak ondobidean.

Gabonetako argiak jartzen hasi dira herriko kaleetan

  Hirigintza  Azkoitia

Gabonetako argiak jartzen hasi dira herriko kaleetan

Gero eta gutxiago falta da Gabonak iristeko, eta herria egun horietarako argiak ipintzen hasi dira. Dagoeneko Kale Nagusian jarrita daude, eta datozen egunetan herriko beste kaleetan eta auzoetan ipiniko dituzte. Gainera, Hirigintzako zinegotzi Miguel Angel Bastidak azaldu duenez, aurten, aurreneko aldiz, herriko auzoetan ere Gabonetako argiak jarriko dituzte: San Martinen, Floreagan, Ipintzan eta Txalon Errekan, besteak beste. Horretarako, argi berriak erosi dituzte. Abenduko lehen astean piztuko dituzte Gabonetako argi guztiak. 

Zuhaitzak kimatzen ari dira

  Hirigintza  Azkoitia

Zuhaitzak kimatzen ari dira

Udazkenero bezala, aurten ere zuhaitzak kimatzen ari dira brigadako beharginak. Gaur goizean goiz hasi dira Ibai Ondo kaleko zuhaitzak mozten, eta arratsaldean Xabier Munibe kalekoak kimatuko dituzte. Horrenbestez, zenbait kaletan ezingo da autoa aparkatu mozketa lanak amaitu arte. 

Floreagan babestutako etxeak eraikitzeko tramiteak egiten hasi dira

  Hirigintza  Azkoitia

Floreagan babestutako etxeak eraikitzeko tramiteak egiten hasi dira

Eusko Jaurlaritzak, VISESA sozietate publikoaren bitartez, Floreagan babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko tramiteak hasi ditu. Lehenengo urratsa izan da lizitaziora ateratzea, exekuzio proiektuaren erredakzioa, obren zuzendaritza eta sailaren urbanizazioa.

Aingeru kaleko norabidea aldatzeko lanetan ari dira

  Hirigintza  Azkoitia

Aingeru kaleko norabidea aldatzeko lanetan ari dira

Atzo, urriak 3, Aingeru kalean obrak hasi ziren, ibilgailuen trafiko norabidea aldatu ahal izateko. Ibilgailuen bisibilitatea eta segurtasuna hobetzeagatik egingo dituzte aldaketak. Lanek hilabete iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

Amaitu dute Inazio Iriarte kaleko lanen lehen fasea

  Hirigintza  Azkoitia

Amaitu dute Inazio Iriarte kaleko lanen lehen fasea

Inazio Iriarte kalean ur hornidura berritzeko lanetan jardun dute azken bi hilabeteetan, eta pasa den astean zabaldu zuten errepidea. Mikel Zubizarreta, Gipuzkoako Urak-eko lan horien arduradunak azaldu duenez, lanen kostua 200.000 ingurukoa izan da, eta kontsortzioaren ardura izan da kale horretako ur hornidura berritzea eta, bide batez, ur zikina eta euri ura, orain arte batera zihoazenak, banantzea eta horientzako sare berriak jartzea.

Hiru kaletako bizilagunekin bi bilera deitu ditu Udalak

  Hirigintza  Azkoitia

Hiru kaletako bizilagunekin bi bilera deitu ditu Udalak

Udaleko Hirigintza sailak bi bilera deitu ditu datorren asterako. Lehenengoa Aingeru Kaleko bizilagunei zuzentzen zaie, kale horretan egingo den norabide aldaketaren inguruan informazioa emateko. Bilera hori uztailaren 26an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan izango da Elkarguneako Oteiza aretoan.

Inazio Iriarte kalea, Errexil aldetik, itxita egongo da bi astez obrengatik

  Hirigintza  Azkoitia

Inazio Iriarte kalea, Errexil taberna aldetik, itxita egongo da obrengatik pare bat astez gutxi gora behera. Lanen lehenengo fasea exekutatzeko kalea itxita dago beste aldetik, baina orain bigarren faseari ekiteko Errexil taberna atzeko zatia ere itxi beharra izan dute langileek, "Txakur Zulo" deritzan bidea alegia. Ondorioz, kalea bi aldeetatik dago moztuta.