Hainbat ekintza aurtengo Bebarruko Jardunetan

  Kultura  Azkoitia

Hainbat ekintza aurtengo Bebarruko Jardunetan

Martxoaren 22tik maiatzaren 3ra, udaberriko Bebarroko Jardunek antolatu ditu Matadeixek. Aurtengo egitarauan kontzertuak, zinema zikloa eta tailerra eskainiko dituzte.

'El día más feliz en la vida de Olli Mäki', 'El Guardián Invisible' eta 'La Lego Batman' filmak asteburuan

  Kultura  Azkoitia

'El día más feliz en la vida de Olli Mäki', 'El Guardián Invisible' eta 'La Lego Batman' filmak asteburuan

Asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, "El día más feliz en la vida Olli Mäki" zine foruma izango da. "El Guardián Invisible" filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute, eta umeei zuzendutako "La Lego Batman" ere igandean izango da.

Erniarraitzeko talde bat sailkatu da Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren faserako

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Erniarraitzeko talde bat sailkatu da Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren faserako

Otsailaren 3an eman genion hasiera Gipuzkoako Herriartekoari 38 taldek. Sei astez 38 saio egin ondoren, 12 talde sailkatu dira bigarren fasera, eta tartean da Erniarraitzeko talde bat.

Boris & Ingrid antzezlanerako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Boris & Ingrid antzezlanerako sarreren zozketa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak igandean Matadeixen izango den Boris & Ingrid antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu bi bazkiderentzat.

'La Ciudad de las Estrellas. La La Land' filma ikusgai asteburuan, Baztartxon

  Kultura  Azkoitia

'La Ciudad de las Estrellas. La La Land' filma ikusgai asteburuan, Baztartxon

"La Ciudad de las Estrellas, La Land" Damien Chazelle zuzendariak zuzendutako film musikala da. Ryan Gosling, Emma Stone, John Legend eta Rosemarie DeWitt aktoreek hartu zuten parte filmean, besteak beste.

Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren zita ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren zita ostiral honetan

Otsailaren 3an eman zitzaion Herriartekoari hasiera, eta ostiral honetan izango da Azkoitiko bigarren saioa.

Agurtzane Intxaurraga: 'Ikuslearentzat emozioen bidaia ikaragarria da antzezlana'

  Kultura  Azkoitia

Agurtzane Intxaurraga: 'Ikuslearentzat emozioen bidaia ikaragarria da antzezlana'

Hika Teatroaren Koadernoa zuri antzezlana ikusi ahal izango da zapatu honetan, Baztartxo antzokian (22:00). Agurtzane Intxaurraga, Miren Gojenola eta Itziar Ituño aktoreek taularatuko dute lana. 

Xabier Etxaniz trikitilaria elkarrizketatu dute Tolosaldeko Atarian

  Kultura  Azkoitia

Xabier Etxaniz trikitilaria elkarrizketatu dute Tolosaldeko Atarian

Xabier Etxaniz Aizpurutxoko trikitilaria elkarrizketatu dute Tolosaldeko Atariaren Hauspo Artean trikiti saioan. 

"Gailurra Neguan" saioa, Izarraitzen

  Kultura

"Gailurra Neguan" saioa, Izarraitzen

Gailurra Neguan ETB1-eko saioa Izarraitzen grabatu zuten, eta, besteak beste, Erlo eta Xoxote gainak zapaldu zituzten. Euriari eta txingorrari aurre eginez, hainbat herritarrek hartu zuten parte saioan. Hemen, programa osorik:

Santa Ageda bezperan kantari

  Kultura  Azkoitia

Santa Ageda bezperan kantari

Floreaga ikastetxeko irakasle eta guraso batzuk kopla kantari irten ziren pasa den zapatu arratsaldean, Santa Ageda bezperan. Hiru orduz aritu ziren kantuan herriko kale, taberna eta elkarteetan, Jose Mari Altuna bertsolariaren eta Olatz Zabaleta soinu jotzailearen gidaritzapean. Bildutako dirua Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundearen solidaritate proiektuetara bideratuko dute. 

Oriotarrak nagusi Zurteko Herriarteko bertso txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Oriotarrak nagusi Zurteko Herriarteko bertso txapelketan

Lehia estua izan bazen ere, azkenean Orioko Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu taldea izan zen garaile, 13 puntu eskuratuta. Erniarraitzek 11 puntu lortu zituen lehenengo saio honetan. Baina lehia ez da oraindik ere amaitu, talde bakoitzak beste saio bana burutu beharko baitu. Azkoitiarrek Hernanin izango dute bigarren saioa.

"Desoxirribonukleikoa" antzezlana zapatuan, Baztartxon

  Kultura  Azkoitia

Zapatu honetan Baztartxo antzokian, 22:00etan, Desoxirribonukleikoa komedia zientifiko musikala eskainiko dute. Maxixatzen euskara elkarteak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Zozketan parte hartzeko bidali mezu bat maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, izen-abizenak eta telefonoa idatzita. 

Gipuzkoako Herriarteko lehen saioa ostiralean, Zurten

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Gipuzkoako Herriarteko lehen saioa ostiralean, Zurten

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko lau taldek hartuko dute parte ekimenean eta horietako bi azkoitiarrekin osatu dira. Erniarraitz 3 taldeak otsailak 3an, ostiral honetan izango du lehenbiziko saioa Orioko Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldearen aurka Zurt tabernan.

Joseba Beristain musikaria Euskadi Irratian elkarrizketatu dute

  Kultura  Azkoitia

Joseba Beristain musikaria Euskadi Irratian elkarrizketatu dute

Agurtzane Intxaurraga Teresa eta Galtzagorri haurrei zuzendutako filmaren zuzendaria eta Joseba Beristain filma horren soinu-bandaren sortzaile azkoitiarra Euskadi Irratiko Arratsean saioan izan dira filma erakusten. Animaziozko filma estreinatzear dute une honetan: otsailaren 3an estreinatuko dute. Goya sarietarako hautagaietako bat da animaziozko filmen atalean, beste bi filmen artean. 

Huntza taldearen solasaldia, bideoan

  Kultura  Azkoitia

On Bosco jaiaren baitan, zenbait kultur ekintza antolatu dituzte Floreaga ikastetxean. Atzo, astelehena, DBHko ikasleek Huntza musika taldeko Josune Arakistain eta Aitor Huizi kideen bisita izan zuten, On Bosco aretoan. 

Azkoitiko bi talde Gipuzkoako Herriartekoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Azkoitiko bi talde Gipuzkoako Herriartekoan

Hurrengo ostiralean hasiko dira lehen itzuliko 38 saiotako lehenak, Azkoitian, Lasarten eta Zarautzen. Herriartekoa, maiatzaren 27an amaituko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den finalarekin.

Ate-joka Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldixek

  Kultura  Azkoitia

Ate-joka Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldixek

Zazpi lanez osatutako egitaraua prestatu du Matadeixek aurtengo antzerki jardunaldietarako. Datorren igandean izango da aurreneko antzerkia: Dxusturi Teatroaren Karramarroa. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira Matadeiko oholtzan.

Tango ikuskizuna Baztartxon

  Kultura  Azkoitia

Tango ikuskizuna Baztartxon

Buenosairestar abeslari Fernando Valsega eta Exilio New tango orkestrak Luna del Sur ikuskizuna aurkeztuko dute. Musika, dantza, poesia eta Argentinako espiritua uztartzen dituzte. Emanaldia urtarrilaren 28an izango da Baztartxo antzokian, 22:00etan. Sarrerak leihatilan bertan egongo dira salgai, sei eurotan, ikuskizuna hasi aurretik. 

Bertso afaria San Martinen

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bertso afaria San Martinen

Joan den ostiralean, urtarrilak 13, San Martingo Tintoreixe elkartean bertso afaria antolatu zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Gipuzkoako Herriartekoan parte hartuko duten bertsolariak entrenatzeko asmoz. 

"Historia de una pasion", "Passengers" eta "Axel, heroi txikia" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

  Kultura  Azkoitia

"Historia de una pasion", "Passengers" eta "Axel, heroi txikia" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Zine Forumak antolatuta, Historia de una pasion filma eskainiko dute ostiral honetan, 22:00etan, Baztartxo antzokian. Passengers filma, berriz, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan, ikusi ahal izango da leku berean. Bestalde, gaztetxoentzat ere izango da zinema eskaintza: Axel, heroi txikia filma ikusi ahal izango dute igandean, 17:15ean. Behean zinema ordutegiak eta filmen trailerrak.