Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Aste Santua iritsi baino lehenago, Floreagako DBHko neska-mutilek ikas bidaiak egin dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Kuxkuxin': Hazitik kooperatiba

  Hezkuntza  Azkoitia

'Kuxkuxin' atala estreinatu du Maxixatzenek, eta herriko taldeak eta eragileak herrian ezagutaraztea du helburu. Bide horretan, Hazitik kooperatiba bisitatu dugu. Ondorengo bideoan kooperatiba horren nondik norakoak azaldu ditu Irune Agirregabiria Biziloreko koordinatzaileak.

"Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen" hitzaldia Aupatuz elkartearen eskutik

  Hezkuntza  Azkoitia

"Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen" hitzaldia Aupatuz elkartearen eskutik

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteek, "Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen" hitzaldia antolatu dute, Aupatuz elkartearen eskutik. Hitzaldia apirilaren 4an, 18:30ean, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. 

Hitzaldi bat eta ikastaro bat apirilean Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Hitzaldi bat eta ikastaro bat apirilean Biziloren

Apirila ere bete-betea datorkigu Biziloren, eta hitzaldi bat eta ikastaro bat antolatu ditugu.

Hainbat gaztetxok bisitatu dute gaur udaletxea

  Hezkuntza  Azkoitia

Hainbat gaztetxok bisitatu dute gaur udaletxea

Xabier Munibe Ikastolako LH3ko ikasleak udaletxean izan dira bisitan. Javier Zubizarreta alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik egin diete harrera. Bi taldetan banatuta, ehun ikasle inguru bertaratu dira.  

Ingelesezko lehen solasaldia, Gaztanenea Formakuntza Zentroan

  Hezkuntza  Azkoitia

Ingelesezko lehen solasaldia, Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Ellie de Carle, ingelesa ama-hizkuntza duen irakasle natiboaren partaidetzarekin emango zaie hasiera Gaztanenea Formakuntza Zentroak ingelesez antolatu dituen solasaldiei. Lehen saioa ostiral honetan izango da 19:00etan.

Esther Aizpuru irakaslea 'Órdago a pequeña' dokumentalean

  Hezkuntza  Azkoitia

Esther Aizpuru irakaslea 'Órdago a pequeña' dokumentalean

Esther Aizpuru irakasle urrestildarra Azkoitiko Urola Ikastolako irakaslea izan da urte luzez, eta igande honetan "Órdago a pequeña" dokumentaleko protagonistetako bat izango da.

Elkar Hazi taldeak psikomotrizitate saioa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Elkar Hazi taldeak psikomotrizitate saioa antolatu du

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei zuzendutako psikomotrizitatesaioa antolatu du.

On Juan Carlos Perez, Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

On Juan Carlos Perez, Floreagan

On Juan Carlos Pérez, Salestarren Inspektore edo Probintziala, Azkoitian izan dugu bisita kanonikoa egiten martxoaren 8 eta 9an.

Gaztanenea Formakuntza Zentroak irudi korporatiboa berritu eta ekintzen eskaintza handitu du

  Hezkuntza  Azkoitia

Gaztanenea Formakuntza Zentroak irudi korporatiboa berritu eta ekintzen eskaintza handitu du

Gaztanenearen irudi korporatibo berria aurkezteaz gain, martxotik ekainera arte, Udalak zentro horretan antolatuko dituen ekintzen berri eman dute gaur goizean.

Gurasoentzako formazio saioak martxoan, Elkargunean

  Hezkuntza  Azkoitia

Gurasoentzako formazio saioak martxoan, Elkargunean

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteak, urtero bezala, ikastolako ikasleen gurasoentzat formazio saio batzuk antolatu ditu martxoan zehar burutzeko.

Brontzea lortu du Joanes Balenciagak Spainskills lehiaketan

  Hezkuntza  Azkoitia

Brontzea lortu du Joanes Balenciagak Spainskills lehiaketan

Gaur goizean izan da Spainskills 2017 lehiaketa Madrilen, eta Joanes Balenciaga azkoitiarrak brontzea irabazi du, Kontrol Industrialaren arloan. Eibarko Armeria Eskolako ikaslea da Balenciaga, eta Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloa ikasten ari da.

Joanes Balenciaga Spainskills lehiaketarako sailkatu da

  Hezkuntza  Azkoitia

Joanes Balenciaga Spainskills lehiaketarako sailkatu da

Eibarko Armeria Eskolako Joanes Balenciaga ikasle azkoitiarrak martxoan Madrilen izango den Spainskills 2017 lehiaketan parte hartuko du, Kontrol Industrialaren arloan. 

Aretoa jendez lepo Kids&Us eskolak antolatutako antzerkia ikusteko

  Hezkuntza  Azkoitia

Pasa den zapatu arratsaldean ehunka haur eta guraso bildu ziren Elkargunean, Azpeitia Kids&Us-ek antolatutako ingelesezko antzerkiarekin gozatzeko. Kia eta bere ukelelearen emanaldiaz gain, hainbat zozketa ere egin zituzten, opariak bertaratutako umeen artean banatzeko. 

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Klima aldaketa aztergai eskolako Agenda 21ean

  Hezkuntza  Azkoitia

Klima aldaketa aztergai eskolako Agenda 21ean

Azkoitiko Udalak herriko ikastetxeekin batera martxan duen Eskolako Agenda 21 programak, aurten, hamalaugarrena beteko du. 2016-2017 ikasturtean gai berri bati heldu diote, klima aldaketa.

Ate irekiak Bizilore eskolan

  Hezkuntza  Azkoitia

Ate irekiak Bizilore eskolan

Altamira auzoko Bizilore Eskola Aktiboak ate irekiak antolatu ditu otsailaren 12rako. 11:00etan familia interesatuentzat gidatutako bisita izango da, eta 16:00etan, berriz, interesa duen edonorentzat.

[Publierreportajea] Zoriontasunaren hazia ereiten

  Hezkuntza  Azkoitia

[Publierreportajea] Zoriontasunaren hazia ereiten

Eskola jazarpenari aurre egiteko asmoz, KiVa proiektuarekin bat egin dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Finlandian, urtebetean %78 murriztu ziren bullying kasuak programa horri esker.

[Publizitatea] Zabalik Floreaga ikastetxeko matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

[Publizitatea] Zabalik Floreaga ikastetxeko matrikulazio epea

Otsailaren 10era arte zabalik dago 2 urtetik 16 urtera bitarteko neska-mutilen (HE - HH – LH eta DBHn) matrikula egiteko epea, Floreaga Ikastetxean.

Xabier Munibe BHIn Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez

  Hezkuntza  Azkoitia

Xabier Munibe BHIn Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez

Euskara gure etorria zikloari amaiera emateko, atzo, astelehena, Xabier Munibe BHIko 4.DBHkoek Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen bisita izan zuten. Euskal kantagintzaren transmisiorako eta sustapenerako egokitu duten BAGA BIGA HIGA kantaldi-hitzaldian parte hartu zuten.

Fernando Morillo idazlea izan da Xabier Munibe ikastolan

  Hezkuntza  Azkoitia

Fernando Morillo idazlea izan da Xabier Munibe ikastolan

"Euskara gure etorria" izeneko zikloarekin jarraituz, Xabier Munibe BHIn, atzo, astelehena, Fernando Morillo idazlearen bisita izan zuten DBHko bigarren mailako ikasleek. Saioari hasiera emateko, idazleak bere burua idazletzat hartu zuen arteko gogoeta bat egin zuen; ondoren, ikasleek galderak egiteko tartea izan zuten, eta bere bizimoduaz eta liburuez hitz egiteko aukera izan zuten.