Gaueko prozesioa, bideoan

  Gizartea  Azkoitia

Gaueko prozesioaren irudiak zuzenean eskaini zituen Erlo Telebistak.

'ERABAKI', Urratsen abestia, entzungai!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Hemen da herriko hainbat musikarik erabakitzeko eskubidearen alde egindako kantua. Lan zoragarria. Urrats taldetik, eskerrik asko denoi.

Xabi Arrieta: 'Entzule orok entzuteko moduko abestia sortu dugu'

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Herriko hainbat musikarik sortutako 'Erabaki' abestia bi egun barru erakutsiko dizuegu. Zestoako Gaztain estudioan grabatu dute, eta jada prest dago. Maiatzaren 7an joko dute jendaurrean, herri galdeketa egunean.  Xabi Arrieta kantuaren sortzaileetako batekin egon gara.

Anaitasuna 0-0 UDA, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Neurketa alde batera zein bestera erortzeko aukerak izan diren arren, hutsean amaitu da Txerloian Aretxabaletaren aurka jokatutako neurketa.

Apirileko Maxixatzenen aurrerapena, bideoan

  Komunikabideak  Azkoitia

Asteburu honetan banatuko dute apirileko Maxixatzen aldizkaria bere bazkideen etxeetara. Hona hemen aldizkariaren aurrerapena, bideoan:

'Kuxkuxin': Hazitik kooperatiba

  Hezkuntza  Azkoitia

'Kuxkuxin' atala estreinatu du Maxixatzenek, eta herriko taldeak eta eragileak herrian ezagutaraztea du helburu. Bide horretan, Hazitik kooperatiba bisitatu dugu. Ondorengo bideoan kooperatiba horren nondik norakoak azaldu ditu Irune Agirregabiria Biziloreko koordinatzaileak.

Korrika Txikia, bideoan

  Euskara  Azkoitia

Azkoitiko hiru eskoletako ikasleak kalera atera dira, beste behin ere, euskarari bultzada ematera. "Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika!" oihuak nagusi izan dira ibilbidean zehar. Hemen atzo, apirilak 4, Maxixatzenek kalean hartutako irudiak:

20. Korrika, bideoan

  Euskara  Azkoitia

Azkoitiko AEK-k Maxixatzeni azaldu dionez, mila euskaltzale inguru irten dira gaur goizean Azkoitian Korrikan. Herriko 21 eragilek eskuz esku ibili dute lekukoa herriko 13 kilometrotan.

Mondragon 2-4 Anaitasuna, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon 2-4 Anaitasuna, bideoan

Bizkargi orkestraren eta Azkoitiko Musika Bandaren kontzertua, Kontzejupen

  Musika  Azkoitia

XVIII. Taldez Talderen baitan, kontzertua eskaini dute Bizkargi orkestrak eta Azkoitiko Musika Bandak igande eguerdian, Kontzejupen. Hainbat lagun bertaratu da bandaren doinuekin gozatzera. 

Eta zuek, Korrika nondik nora egingo duzue?

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Badator XX. Korrika. Ostegun honetan Otxandiotik abiatuko da, eta motorrak berotzeko asmoz, Azkoitiko hainbat taldek bideo bat osatu dute. Apirilaren 5ean, 05:40 inguruan iritsiko da Korrika Azkoitira. Guztira herriko 21 eragilek eman diote babesa aurtengo Korrikari, eta horrenbestez herriko 13 kilometroak banatu dituzte.

Euskarazko komunikabide berri bat jaio da

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Gurean.eus-ek TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu. Komunikabide horien artean dago Maxixatzen ere.

Laburbira, martxoaren 31n

  Euskara  Azkoitia

Euskaltzaleen Topagunearen euskarazko film laburren zirkuitua, Laburbira, martxoaren 31n iritsiko da Azkoitira. XIV. edizioa da aurtengoa, eta zortzi film labur berezi eskainiko dituzte 32 herritan zehar.

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldia, Olatz Arangurenek gidatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitian abiatu eta Azpeitira, Olatz Arangurenek gidatuta. Azkoitiko Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak antolatu dute ibilaldia. Azpeitiko Uztarria Komunikazioa Taldeak bideoan elkarrizketatu du Olatz Aranguren gidaria. 

Hondarribia 4-1 Anaitasuna, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia

Hondarribia 4-1 Anaitasuna, bideoan

Euskal sinismen zaharrei buruzko hitzaldia, bideoan

 Azkoitia

Gurutz Garmendia eta Aitor Puy azkoitiarrek euskal sinismen zaharrei buruzko hitzaldia eskaini dute, eta nahi duenak ikusgai du bideo honetan hitzaldi osoa. Hitzaldia Koldo Mitxelena kulturunean izan zen, martxoaren 20an, 19:00etan.

Anaitasuna 2-1 Real Union, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Anaitasunaren eta Real Unionen arteko neurketako golak, eta Quindos entrenatzailearen eta Ion Izagirre jokalariaren adierazpenak.

Iraurgi eta Bizkargi abesbatzako ikasleen kontzertua, bideoan

  Musika  Azkoitia

Taldez Talderen XVIII. edizioaren lehenengo ekimena izan da gaur, martxoak 19, Kontzejupen, 13:00etan. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzako ikasleek kontzertua eskaini dute, Iñaki Maidagan eta Maje Larrañaga zuzendarien gidaritzapean. Jende asko bertaratu da emanaldia ikustera.