Nor gara?

2019ko ekainetik Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kooperatibako kide da Maxixatzen. Urola Erdiko eta Urola Kostako euskarazko hedabideak egitura bakarrean antolatu gara, indarrak batu eta gure komunitateei ahalik eta informazio eta komunikazio zerbitzu onena euskaraz eskaintzeko. Kooperatibara batu gara Karkara (Orio-Aia), Baleike (Zumaia), Uztarria (Azpeitia), Maxixatzen (Azkoitia), Urola Kostako Hitza (eskualde osoa) eta Erlo Telebista (eskualde osoa), eta denon artean komunikazio talde multimedia indartsua osatu dugu.

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da gurea, gure hedabideek beti izan duten izaera sozialari eta parte-hartzaileari segida emateko. Gure herrietan sustraitutako hedabide taldea gara eta hala izaten jarraitu nahi dugu. Eta orain, gainera, taldeak ematen duen indarrarekin. Denok elkartuta, 30 bat langilez osatutako lan taldea osatu dugu, gai dena herriz herri dauzkagun hedabideei erantzuteko eta hobetzeko, eta aurrera begirako proiektu berriak prestatu eta garatzeko.

Gaur egun, honako produktu hauek argitaratzen ditugu:


Maxixatzen Euskara Elkartea

  1. Maxixatzenen oinarriparrak
  2. Euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dugun eta egingo dutenen elkartea gara.
  3. Euskarak Azkoitian galdu dituen funtzioak berreskuratzeko bidean, herriko datu soziolinguistikoak eta hizkuntz ekologiaren printzipioak ditugu oinarri.
  4. Hizkuntza batek bizi ahal izateko behar dituen une eta guneak sortu, elikatu eta berritzea dugu helburu.
  5. Hizkuntz dinamikak oinarri hartuta ditugun eskubide eta arduren inguruko formazioa etengabea ezinbesteko zaigu.
  6. Egun ditugun gune hegemonikoei eutsi eta berriak sortzen jarri dugu indarra.
  7. Eleaniztasun iraunkorraren alde egingo dugu. Azkoitia eleanitza bai, baina euskara hizkuntz hegemoniko dela.
  8. Kultur sorkuntzak eta kontsumoak hizkuntz komunitatearen motibazio, ezagutza eta erabileran duen eraginaz jabetuta, proiektu osoaren giltzarritzat hartuko dugu eta lehentasunez landu.
  9. Jarrera politikoa dugu, ez alderdikoia. (Jarrera politikoa= hizkuntza dinamiketan eragin nahi dugu)
  10. Euskalgintzako bilgune izateko bokazioa daukagu eta euskararen garapen osorako bidean eragile.
  11. Herri mailako zein herriz gaindiko eragileekin elkarlanerako prest egongo gara beti oinarrietan ados bagatoz.
  12. Nazio mailako proiektu bateko (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa) parte den herri mailako elkartea gara.