Xabin Zabaletaren hitzaldia, Elkargunean

2017/03/29 15:30

Elkargunea | Azkoitia |Hitzaldia

Bizenta Mogel elkarte sozio-kulturalaren eskutik hitzaldia izango da Elkargunean. “Oinordekotzen inguruko euskal lege berria: Testamentua egiteko oinarrizko aholkuak” hitzaldia eskainiko du Xabin Zabaleta abokatuak.

Korrika batzordeak antolatuta, Laburbira

2017/03/31 22:00

Baztartxo | Azkoitia |Emanaldia

Korrika batzordeak antolatuta, euskarazko film laburren sorta bat eta aurtengo Korrikaren dokumentala ikusteko aukera izango da ostiralean Baztartxo antzokian, 22:00etan. Korrika kulturalaren barruko ekintza izango da. Loturan, informazio gehiago.

XXIV Azkoitia-Azpeitia lasterketa

2017/04/01 16:30

Azkoitiko kaleetan zehar | Azkoitia |Lasterketa

Diego Garciaren omenez, XXIV. Azkoitia-Azpeitia lasterketa jokatuko da. Lehenik Roller lasterketa izango da, 16:45ean lasterketa motza, eta azkenik 17:00etan maratoi erdia. 

 

Alai batzaren kantaldi-jaialdia

2017/04/01 17:00

Baztartxo | Azkoitia |Jaialdia

Baztartxo antzokian, 17:00etan, Alai batzaren kantaldi-jaialdia

"Esto lo cambia todo" dokumentala

2017/04/02 19:00

Matadeixe | Azkoitia |Emanaldia

4 urtetan zehar: 211 egunetan, 9 herrialdetan eta 5 kontinentetan grabatua. Honek dena aldatzen du (This Changes Everything) klima aldaketaren erronka berrimaginatzeko saiakera epikoa da. Naomi Klein idazlearen This Changes Everything ez-fikziozko nazioarteko best-sellerrean inspiratuta dago.

Pelikulak 7 komunitatetako argazkiak aurkezten ditu: Montanako Powder ibai arrotik Albertako Goi Lurretaraino, Indiako hegoaldeko kostatik Pekineraino. Borroka-istorio horiekin elkarlotuta dago Kleinen narrazioa, airean dagoen karbonoa bertan jarri zuen sistema ekonomikoarekin lotuz.

Dokumentalean zehar, Kleinek bere ideiarik eztabaidagarriena eta hunkigarriena eraikitzen du: klima aldaketaren egungo krisi existentziala aprobetxatu dezakegula porrot egin duen gure sistema ekonomikoa guztiz hobeago den beste zerbaitetan bilakatzeko.

- Jatorrizko izenburua: This Changes Everything - Urtea: 2015 - Iraupena: 89 min. - Herrialdea: Estatu Batuak - Zuzendaria: Avi Lewis - Gidoia: Naomi Klein - Musika: David Wall, Adam B. White - Argazkia: Mark Ellam - Webgune ofiziala.

XVIII. Taldez Talde

2017/04/02 13:00

Kontzejupen | Azkoitia |Jaialdia

XVIII. Taldez Talde. Kontzejupean, 13:00ean, Bizkargi Orkestra eta Azkoitiko Musika Bandaren kontzertua

Korrika Txiki

2017/04/04 16:00

Azkoitiko kaleetan zehar | Azkoitia |Ekitaldia

4 Korrika txikia Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako umeekin. Hau bukatu ondoren, 17:00etan, Herriko plazan, DJ Iban Gartzia.

Korrika Azkoitira iritsiko da

2017/04/05 05:40

Azkoitiko kaleetan zehar | Azkoitia |Ekitaldia

Goizeko 05:40an Korrika pasako da. Herriko 21 eragilek erosi dute kilometroa.

'Psiconautas' zine foruma Baztartxo antzokian

2017/04/07 22:00

Baztartxo | Azkoitia |Zinema

Baztartxo antzokian, 22:00etan, zine forum: “Psiconautas” filma.

'Txakurrekin egindako ehiza txapelketa' Orion elkarteak antolatuta

2017/04/08 10:00

Izarre-Jandalo Azkoitia |Txapelketa

Orion elkartearen eskutik, “Txakurrekin egindako ehiza txapelketa”. 

1766ko matxinadari buruzko ibilaldi gidatua

2017/04/08 10:00

Azkoitiko Egurbideko olatik abiatuko dira. Azkoitia |Ibilaldia

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitian abiatu eta Azpeitira, Olatz Arangurenek gidatuta. Azkoitiko Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak antolatu dute ibilaldia.

“Txanogorritxu rock” rock eta magia abentura umeentzako antzerkia

2017/04/08 18:00

Baztartxo | Azkoitia |Antzerkia

Baztartxo antzokian, 18:00etan, “Txanogorritxu rock” rock eta magia abenturazko antzerkia eskainiko da. Umeentzako antzerkia.

Udaberriko kontzertua, Iraurgi abesbatza eta Basauriko koralen eskutik

2017/04/08 20:00

Azkoitiko Parrokia | Azkoitia |Kontzertua

Parrokian, arratsaldeko 20:00etan, Udaberriko kontzertua, Iraurgi abesbatza eta Basauriko koralen eskutik.

Azkoitiko XVIII. Duatloia eta IV. Duatloi Herrikoia

2017/04/09 10:00

Azkoitiko kaleetan zehar | Azkoitia |Txapelketa

Gaur goizean Azkoitri Trialtloi Klubak taldeko argazkia atera du Oteiza pilotalekuan. 2017 denboraldian, guztira, 40 taldekide inguru lehiatuko dira. Aurten, gainera, bederatzi taldekide berri batu zaizkie klubera.

Erramu eguna

2017/04/09 11:00

Azkoitiko kaleetan zehar | Azkoitia |Ekitaldia

Herriko Plazan, 11:00etan,  Erramu bedeinkatzea eta prozesioa

'Elle' zine foruma

2017/04/21 22:00

Baztartxo | Azkoitia |Zinema

Baztartxo antzokian, 22:00etan, zine forum: “Elle”.