Txerloiko tenis pistak itxita egongo dira astebetez

Andoni Elduaien 2023ko eka. 10a, 09:02
Txerloiko estalitako tenis pista. (Udala)

Tenis pisten lurzorua konpondu eta margotu egingo ditu udalak hilaren 12tik 19ra bitartean. Erabiltzaileek ezingo dute hara sartu egun horietan.

Txerloiko tenis pistak itxita egongo dira astebetez. Hain justu, astelehenetik, hilak 12, hurrengo astelehenera, hilak 19, bitartean egongo dira pisten ateak itxita. Udalak azaldu duenez, pistetako lurzoruan zuloak daude, eta egun horiek baliatuko dituzte zorua konpontzeko eta margotzeko lanak egiteko. Lanek 47.416 euroko aurrekontua dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide