Zein da 'pikardixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 09:30

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, leon-kastillo hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, pikardixe hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Pikardixe hitza deritzo naturak edo eta animaliek egindako kalteari.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hori pikardixe! Amerika aldin hoiñe ujelak izen die".
  • Euskara batuan: "Hori kaltea! Orain ere Amerika aldean uholdeak izan dira".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide