Tabletaren zozketa, Maxixatzeneko bazkideen artean

Maxixatzenek tableta zozketatuko du bazkideen artean, gaurtik urtarrilaren 14ra bitartean. Bazkideen laguntza ezinbestekoa da, proiektuarekin aurrera jarraitzeko, eta urte hauetan guztietan jasotako babesa eskertu nahi die Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bere bazkideei. Bazkideen zerrendako izen guztiak kaxa batean sartuko ditugu, eta zozketa urtarrilaren 14an egingo dugu lan talde osoaren aurrean. Eskerrik asko eta zorte on guztioi! 

Bestalde, oraindik bazkide ez direnek hemen dute horretarako aukera. Beraz mugitu, zozketan parte hartu nahi baduzue behintzat!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide