Bazkide egiteko ONLINE:

Izan bazkide!

Maxixatzen proiektu anitza, parte­hartzailea eta irekia da. Independentea, autonomoa, zabala eta herrikoia. Herri proiektu bat da gurea. Topagune eta ekarpen gune izatea dugu helburu. Eta denon artean, euskara bera, komunikazio­tresna den aldetik, lantzea eta aberastea. Maxixatzen herri komunikabidea hilabetekariak eta maxixatzen.eus atariak osatzen dute. Bi tresna horiekin komunitate bizi, dinamiko, sortzaile, erakargarri eta saretua osatu nahi dugu. Herritar guztion babesa eta lankidetza beharko ditugu Maxixatzen Herri Komunikabidea denontzat kalitatezko tresna baliagarria izan dadin.

Urtean 25 euro ordainduta​, proiektu honetako kide zuzena izango zara. Hilero herri aldizkaria etxean jasoko duzu eta bestelako hainbat abantaila izango dituzu. Proiektu berri honen bidelagun izan nahi baduzu, bete bazkidetza formularioa.