Zozkatu ditugu 'Ilargi arrantza' ikuskizunerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia

Zozkatu ditugu 'Ilargi arrantza' ikuskizunerako sarrerak

"Ilargi arrantza" ikuskizunerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Miren Azkue Garate eta Beñat Plazaola Badiola izan dira.

Beste bizitza batean -8-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Hurrengo egunean aita-amek medikuari deitu zioten. Sukarrak jota nengoen. Gertatuaz ezer ziur jakin ezinik, ohean sartu ninduten familiako sendagilearen aholkuari jarraituz. Ohean nengoela, den-dena azaldu nien.

Maxixatzeneko bazkideen batzarra ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Maxixatzeneko bazkideen batzarra ostegunean

Urtero bezala, Maxixatzeneko bazkideei dei egiten diegu gaur, apirilak 27, 19:00etan, Elkarguneko zeharkako gelan izango den batzarrera etortzeko. Bertan, 2016ko balantzea eta datuak azaltzeaz gain, elkarteak 2017rako dituen erronkak erakutsiko ditugu. 

"Ilargi arrantza" ikuskizunerako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

"Ilargi arrantza" ikuskizunerako sarreren zozketa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak igandean Matadeixen izango den "Ilargi arrantza" txontxongilo ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu bi bazkiderentzat.

Beste bizitza batean -7-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

-Zer da, aita?

-Bukatu al duzu eskolarako istorioa idazten?

-Ez. Gutxi falta zait. Bihar bukatuko dut.

-Eta noiz irakurri behar duzue eskolan?

Beste bizitza batean -6-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Udaberria zen, basoa loretan zegoen, eta haizeak loreen usaina ekarri zuen atetik. Eguzkiak gure itzalak luzatu zituen, eta su gainera erori ziren, ur-putzuan pikuak erortzen diren bezala. Sua liluragarri zegoen.

Beste bizitza batean -5-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Oker ez banago, zortzi urteko mutikoa nintzela, marrazki bizidunak ikustea gogoko nuen. Herriko mutil askok bezalako bizimodua nuen: gehienetan etxetik eskolara eta eskolatik etxera.

Beste bizitza batean -4-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Aitak, aizkorak, zorroak eta labanak pasatu zizkidan. Gero, bi gizonen artean hartu zuten gorpua, eta bizkarrera eraman zuen osabak. Errekara abiatu zen gero, kontu handiz. Ni aitarekin geratu nintzen, adi-adi. Orduan, zorro handia eskatu zidan.

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldia, Olatz Arangurenek gidatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitian abiatu eta Azpeitira, Olatz Arangurenek gidatuta. Azkoitiko Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak antolatu dute ibilaldia. Azpeitiko Uztarria Komunikazioa Taldeak bideoan elkarrizketatu du Olatz Aranguren gidaria. 

Zozkatu ditugu 'Boris & Ingrid' antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Zozkatu ditugu 'Boris & Ingrid' antzezlanerako sarrerak

"Boris & Ingrid" antzezlanerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Inge Beloki eta Olatz Aranguren izan dira.

Beste bizitza batean -3-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Heldu ginenez geroztik hantxe bizi ginen, baso erdian, muino bateko zirrikitu ilun ospel batean. Hantxe zegoen, izan ere, gure bizitoki berria; edo zaharra, aita-amek ziotenaren arabera. Muino handia esaten zioten haiek.

Boris & Ingrid antzezlanerako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Boris & Ingrid antzezlanerako sarreren zozketa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak igandean Matadeixen izango den Boris & Ingrid antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu bi bazkiderentzat.

Beste bizitza batean -2-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Gogoan dut bazeudela hamabi eserleku ere, guztiak hiru hankadunak, gure neurrira eginak, gutako txikienetik handienera. Beste mahai txiki borobil bat ere bazen, enbor beretik ateratakoa, eta lurrean zumezko azpikoa, ipurdia ez hozteko; hantxe jaten genuen guk, etxeko txikienok. Gelaren beste aldean, berriz, abereak zeuden. Gutxi ziren, gure sabela betetzeko lain.

Maialen Lujanbio: 'Euskaratik eta gure mundu erreferentzialetik egin behar dugu, besteen ispiluetan gure buruaren bila ibili gabe'

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Maialen Lujanbio: 'Euskaratik eta gure mundu erreferentzialetik egin behar dugu, besteen ispiluetan gure buruaren bila ibili gabe'

Elgoibarko Izarrak antolatuta, Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatu zuen Elgoibarren. Euskara kontuak izan zituzten hizpide bertan. Elkarrizketa haren laburpena argitaratu zuen Barren.eus-ek.

Beste bizitza batean -1-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

-Kontatuko al didazu berriz, aita?

-Ezta pentsatu ere! Nekatuta nago, eta oso berandu da.

-Mesedez, aita, mesedez! Beste behin bakarrik.

Ainhoa Lasa: 'Euskaraz gehiago aritzeko, egoera emozional berriak eraiki behar ditugu'

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskara Mahaiak antolatuta, Ainhoa Lasa Emuneko aholkulariak Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko? hitzaldia eman zuen Azkoitian joan den urteko abenduan. Aretoa goraino bete zen.

Antxintxikalaxek: 'Orbel Jokuetan inoz parte hartu ez duena anima dadila'

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Antxintxikalaxek: 'Orbel Jokuetan inoz parte hartu ez duena anima dadila'

Joan den urteko azaroan III. Orbel Jokuek antolatu zituen Maxixatzenek. 81 taldek parte hartu zuten lehiaketan, eta azkenean, Antxintxikalaxek izan zen talde irabazlea. Aitzakia hori dela eta, talde irabazlea osatzen duten Lourdes Alberdi, Ana Artetxe eta Maipilar Larrañaga taldekideekin solasean aritu gara. 

Zozkatu ditugu 'Koadernoa zuri' antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Zozkatu ditugu 'Koadernoa zuri' antzezlanerako sarrerak

Koadernoa zuri antzezlanerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditu Maxixatzen Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzarekin.

'Koadernoa Zuri' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

'Koadernoa Zuri' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, zapatu honetan Baztartxon izango den Koadernoa zuri antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu bere bi bazkiderentzat. Irabazle bakoitzak bina sarrera eskuratuko ditu beraz. 

Hemen da uzta berria

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Hemen da uzta berria

Bai. Zainzuriak erne eta sagarrondoak loratu aurretik. Alergikoen begiak gorritu eta enarak itzuli baino lehen. Neguko arropa armairuan gorde eta berriz maitemindu orduko, hemen da Errigoraren uztaberria.