Zizuren omenezko ekitaldiarekin ekin diote Holz Und Blech jaialdiaren egunik berezienari

Maialen Etxaniz 2023ko api. 29a, 13:46

Atzo arratsaldean hasi zen Holz Und Blech jaialdiaren zazpigarren edizioa, baina gaurkoa izango da egitarauko egunik bereziena. Eguerdian, suziria bota ostean, jaialdiaren antolatzaileek omenaldia egin diete Zuhaitz Urain Zizu zenaren familiako kideei. Arratsaldean jarraituko du festak Azkoitian. 

Holz Und Blech jaialdian murgilduta dago Azkoitia. Atzo hasi zen Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez antolatzen duten festaren zazpimarren edizioa, eta gaur eguerdian jarraitu dute antolatutako ekintzekin. Urtero bezala, omenaldia egin diete Zizuren familiako kideei, Plazaberrin, jendez inguratuta. Suziria bota dute lehenik, eta, ondoren, Zizuren bi lagunek txalaparta jo dute haren omenez. Horren ostean lore eskaintza egin diote Urainen familiako kideei, eta hunkituta agertu dira bai senideak, baita bertaratutako herritarrak ere. 

Ekitaldia amaitzean, Elektropeñaren musikak girotu du Plazaberri. Arratsaldean jarraituko du musika elektronikoaren festak. Hona hemen datozen orduetako egitaraua: 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide