Ikusmina sortu du Argia musikariaren solasaldiak

Julene Frantzesena 2023ko api. 29a, 08:39

Ihintza Elustondo kazetaria eta Argia musikaria atzoko solasaldian. (Arantxa Areizaga)

Zuhaitz Urain Zizu zenaren oroimenezko Holz Und Blech jaialdiaren ekintzen barruan eskaini zuen hitzaldia Helena Calvarro –Argia izenez ezaguna– musikari madrildarrak. Herritar ugari izan ziren Kultur Etxean solasaldia entzuten.

Argia izenez ezagutzen den Helena Calvarro musikariak solasaldia eskaini zuen atzo Kultur Etxean, Zuhaitz Urain Zizu zenaren oroimenezko Holz Und Blech jaialdiaren ekintzen barruan. Herritar ugari izan ziren madrildarraren azalpenak entzuten, eta Ihintza Elustondo kazetariak gidatu zuen solasaldia.

Gaur itzuliko dira jaialdiko hitzorduak. Izan ere, herritarrak 12:00etan Plazaberrin elkartuko dira 2015ean hil zen gaztea oroitzeko, eta segidan hasiko da musika festa. Zehazki, eguerdian hasi eta goizaldera arte musika elektronikoak zipriztinduko ditu herriko tabernak.

Aurten, gainera, igandez ere izango da zer ikusirik eta zer entzunik: batetik, aurrenekoz binilo azoka egingo dute 12:00etatik 19:00etara Plazaberrin; bestetik, 15:00etatik aurrera, musika elektroniko emanaldiak izango dira herriko hainbat txokotan.