Udal Musika Banda eta Bizkargi banda gaztea elkarrekin, Taldez Taldeko hirugarren saioan

Maialen Etxaniz 2023ko mar. 26a, 15:13

Guztira, bederatzi pieza eskaini dituzte Kontzejupean eskainitako emanaldian, eta jende ugari bertaratu da ikuskizunaz gozatzera. Carlos Muñoz aritu da zuzendari lanetan. Gaurkoa izan da 22. Taldez Talde egitasmoko hirugarren eta azken saioa. 

Gaur, igandea, 22. Taldez Talde egitasmoko hirugarren emanaldia izan da Kontzejupen, 12:30ean hasita. Gaurkoan, Azkoitiko Udal Musika Bandako eta Bizkargi banda gazteko kideak izan dira protagonistak, elkarrekin eskaini baitute emanaldia. Zenbait pieza banaka eskaini dituzte, eta beste hainbat elkarrekin, Carlos Muñozen gidaritzapean. 

Guztira, bederatzi abesti eskaini dituzte gaurko emanaldian, horietako hainbat ezagunak, herrikoiak nahiz klasikoak. Hain zuzen, Gerekarena, Land of 1.000 dances, Industry baby, Bella Ciao , Bands around the wold, Jostailuen sinfonia, You'll be in my heart, Coco eta Perfect abestiak entzuteko aukera izan dute Kontzejupera bertaratu direnek. Jende ugari animatu da herriko musikarien emanaldiaz gozatzera. 

Gaurko emanadiarekin amaitu da aurtengo Taldez Talde edizioa. Lehen emanaldian  koruak izan ziren protagonista. Hain zuzen ere, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek eskaini zuten emanaldia. Bigarren emanaldian euskal musika tresnak eta dantzak izan ziren protagonistak, eta gaurkoan, azken emanaldian, musika bandak. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide