Euskal musika tresnak eta dantzak izan dira protagonista Taldez Taldeko bigarren saioan

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 19a, 17:00

22. Taldez Talde ekimenaren barruko bigarren emanaldia izan da gaurkoa. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleen saioaz gozatu dute Kontzejupen eta haren bueltan elkartu diren herritarrek. Datorren igandean izango da aurtengo edizioko hirugarren eta azken saioa.

Gaur, igandea, 22. Taldez Talde egitasmoko bigarren emanaldia izan da Kontzejupen, 12:30ean hasita. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek hartu dute parte, eta euskal musika tresnak eta dantzak uztartu dituzte saioan. Hamahiru pieza eskaini dituzte denera.

Hurrengo saioa, aurtengo edizioko hirugarrena eta azkena, datorren igandean izango da, 12:30ean hasita, Kontzejupen. Bizkargi eskolako Banda Gaztea eta Azkoitiko Musika Banda izango dira Taldez Talde saioko protagonistak.

Lehen saioa, berriz, joan den igandean egin zuten, eta ordukoan koruak izan ziren protagonista. Hain zuzen ere, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek eskaini zuten emanaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide