Markoak erakusten duena

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Markoak erakusten duena

Azaroaren 4an bukatu da erakusketa Los Angeleseko Redling Fine Art galerian. Markoak erakutsi ditu han, hautsiak, osatu gabeak, herrenak, soltatuak. Markoekin batera erakutsi du lau ordu pasako bideo hau ere: The Voice of the Valley. Hor goiko frame horretan artista ageri da, markoak egiteko egurrak prestatzen. Barrokoan-eta egiten zuten bezala, artistak zurari igeltsu zuria ematen dio, leuntzeko, garai batean urrea eman aurretik egiten zen prozesua errepikatuz, markoaren materialtasuna bera agerian jarriz. Azken urteotan Joshua Tree basamortuan bizi da Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977ko martxoaren 17a), han sortu ditu lan hauek, bere estudioan.

Bizitzeko moduko espazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bizitzeko moduko espazioa

Lehen aldiz ikusi nuenetik maite dut lan hau. Ez da akaso onena, ez da seguru asko artistaren ibilbidea ondoen laburbiltzen duena, baina hauxe da nire kuttuna, eta bere erara ondo erakusten du artistaren kezka estetiko nagusienetakoa: ikuslea espazioan barneratzea, artelana bizi dezan, fisikoki bizi ere, ez maila kontzeptual soilean bakarrik, espazio beraren baitan sarraraziz baizik ikuslearen gorputza.

Azaletik (XII): Orein baten oraina

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Azaletik (XII): Orein baten oraina

Xabier Gantzarainek Badok atarirako Anariren "Zure aurrekari penalak" diskoaren azalaren inguruan idatzitako testua da hurrengoa.

Azaletik (XI): Aterkidun arrainak…

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Azaletik (XI): Aterkidun arrainak…

Xabier Gantzarainek Badok atarirako idatzitako testua da hurrengoa.