Probintzianismoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gantzarain 2019ko mar. 11a, 09:08
Xabier Gantzarain.

Xabier Gantzarainek BERRIAn idatzitako iritzi artikulua. 

Orduan, mundua bat eta bakarra baldin bada, eta istorioak antzekoak mundu guztian, ez dut ulertzen nola dagoen dena oraindik hiru esparru horietan sailkatzeko joera: lokala, nazionala, internazionala. Eta nola jan dugun diskurtso hori batere disensorik adierazi gabe. Eta nola egiten dugun euskaldunok hain erraz, ikusita gainera gure neurria eta artxipelago itxura, beste zatiketa zantar hori, herrikoa vs. nazionala, herrikoa herrirako bakarrik balitz bezala, eta nazionala nazio osoarentzat.

Hori idatzi nuen lehengo hilean, eta ez nintzen konturatu hasieran: euskaldunok zatiketa hori egiten badugu, herrikoa vs. nazionala, eta kulturari bagagozkio bederen, horrek esan nahi du azken beltzean gure kultura ez dugula ikusten munduan, akaso bai munduko, baina ez munduan, ez testuinguru globalean, eta esango nuke euskal kultura gure lurraldetik harago munduan kokatzea ezinezko egiten zaigula. Etxepare institutuak erakusten du ondoen zein den gure barren-barreneko susmoa: euskara, euskaraz sortzen den kultura, hutsaren hurrengo da, haren berri eman behar dugu munduan, prestigioa eman. Balioan jarri, esango luke politikariak.

Kuriosoa da: azken urteotan artistak inongo instituturen beharrik gabe ibili dira munduan zehar lanean, eskolak ematen, erakusketak egiten, munduko beste edozein tokitako artistekin batera, biurteko inportanteetan, akademiarik ospetsuenetan, museo eta galeria ezagunetan. Eta munduan zehar erakutsi duten lana bertan egiten zaigu ia-ia ezezagun. Eta aldiz, maite ditugun idazleak, geure bizitza kontatzen ari direla iruditzen zaizkigun horiek, ez ditugu hartzen, ez ditugu ikusten mundu mailako, eta haien lanak ez dakigu beste idazle batzuenekin alderatzen.

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide