Berriz kokatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2024ko ots. 12a, 16:33

Zakel Zaltuen 63. saioa egin dute, eta han herriko jaiez eta ekintza interesgarriez hitz egin dute; besteak beste, Azkoitia Oroimena ekitaldiaz eta Azkoitia 700 ekimenaz hitz egin dute saioan.

Hibernazio luze baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzu giroan. Prolegomenoek luze jo dute... Sanandresetatik hasita, herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu, baita 'Azkoitia Oroimena' ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ere. Azkoitia 700 ekimenaren berri ere eman digu Zalduntxok. Azkenik, gerra kontuetan berriro kokatuta, gaurko zaltoa osatu dugu. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro-kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide