1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldia, Olatz Arangurenek gidatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitian abiatu eta Azpeitira, Olatz Arangurenek gidatuta. Azkoitiko Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak antolatu dute ibilaldia. Azpeitiko Uztarria Komunikazioa Taldeak bideoan elkarrizketatu du Olatz Aranguren gidaria. 

12. Zakel Zaltue: XVII. mendera sarrerie

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

12. Zakel Zaltue: XVII. mendera sarrerie

Zakel Zaltuk irratsaioko hamabigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek XVI. mendeko bukaera eta XVII.eko hasierako kontuez hitz egin dute.

1766ko matxinadari buruzko ibilaldi gidatua antolatu dute

  Historia  Azkoitia

1766ko matxinadari buruzko ibilaldi gidatua antolatu dute

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitian abiatu eta Azpeitira, Olatz Arangurenek gidatuta. Azkoitiko Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak antolatu dute ibilaldia.

11. Zakel Zaltue: Amorixo zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

11. Zakel Zaltue: Amorixo zaharrak

Zakel Zaltuk irratsaioko hamaikagarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek otsailak 14ko Balentin deuna aitzakiatzat hartu eta Azkoitiko sexu edota amodio kontuez hitz egin dute. Sare sozialen bitartez iritsi zaizkien mezuei sakon erantzun ostean, amodiozko pasarte arraroak eta sexu tradizioan oinarritutako kontakizunak izan dituzte hizpide Azkoitiko Matadeixeko Kontrako Eztarriko estudioetan 94.2FM-n. 

10. Zakel Zaltue: Harresi eta gurutze artean

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

10. Zakel Zaltue: Harresi eta gurutze artean

Zakel Zaltuk irratsaioko hamargarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek XVI. mende hasierako Azkoitiko bizimoduaren inguruan jardun dute berriketan: Kurutzeez, pikoteez, ohiturez,... hitz egin dute Azkoitiko Matadeiko Kontrako Eztarriko estudioetan. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Por zierto, datu danak ez dira zuzenak izan gaurkoan. Kabalgata hasi zela ez dira 40 urte, 70 baizik! Kro, Kro!!

9. Zakel Zaltue: Neguko festak

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

9. Zakel Zaltue: Neguko festak

Zakel Zaltuk irratsaioko bederatzigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitian neguan ospatzen diren festa eta tradizioetaz hitz egin dute Azkoitiko Matadeiko Kontrako Eztarriko estudioetan. Orain arteko irratsaio sozial eta kulturalena izan da, gastronomiaz ere jardun dute. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

8. Zakel Zaltue: Santa Maria eliza

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

 8. Zakel Zaltue: Santa Maria eliza

Zakel Zaltuk irratsaioko zortzigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko gaur egungo Santa Maria Erreala eliza nagusiaren sorreraren testuingurura egin dute jauzia. Herriko eliza nagusiaren eraikuntzaren hasiera eta lehen mendeetako bilakaera arkitektoniko eta artistikoa aztertu dute. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

7. Zakel Zaltue: Baldako Santa Mariara

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

7. Zakel Zaltue: Baldako Santa Mariara

Zakel Zaltuk irratsaioko zazpigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko Baldako Santa Maria lehenengo eliza nagusiaren sorreraren testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta azalduko dute donejakue bidearen arrakastatik aurrera kristautasuna nola sustraitu zen Azkoitian. Gainera, herriko lehen eliza nagusiaren urteak aztertuko dituzte, baita horri lotutako istorio eta asmakizun andana ere. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

Juan Bautista Mendizabal: "Geroz eta turista gehiago datoz Azkoitia ezagutzera"

  Historia  Azkoitia

Juan Bautista Mendizabal: "Geroz eta turista gehiago datoz Azkoitia ezagutzera"

"Asko dira azkenaldian Azkoitia bisitatzera datozenak Ondarez zerbitzuei esker", azaldu dio Maxixatzeni Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariak. Azkoitiko leku turistikoenak erakusteaz gain, herriko bizia eta bertako produktuak ere ezagutzen dituzte: azokako baserritarren produktuak, txakolina eta Azkoitiko makarroiak, besteak beste.

Azkoitia eta gerra zibilaren zorigaitzak

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

Azkoitia eta gerra zibilaren zorigaitzak

Badira 80 urte altxamendu faxista egin zuen bando nazionalak Azkoitiko herria okupatu zuela, 1936ko irailaren 20an. Gerran sartuak ginen, eta hilabete lehenago, abuztuaren 24an hain zuzen, gure herria bonbardaketa baten jomuga izan zen.

Kale izendegiak hizpide, 6. Zakel Zaltuen

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

Kale izendegiak hizpide, 6. Zakel Zaltuen

Denboraldi berria ere hasi dugu! Zakel Zaltuk irratsaioko seigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek, Azkoitiko XV eta XVI. mendeetako testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta 1456ko azken erronkaren ondorengo bake egoeratik sortzen hasi zen kale izendegia aztertu dute. Karkabak, Barbakanak, harresiak, ateak, alameda, bulebarra, kaleen jatorria eta garapena.... eta herri zaharreko (gaur egungo Plaza berria) biztanleen egunerokotasuna.

Erdi Aroan lurperatutako lubaki bat topatu dute Inazio Iriarte kalean

  Historia  Azkoitia

Erdi Aroan lurperatutako lubaki bat topatu dute Inazio Iriarte kalean

Inazio Iriarte kalean egiten ari diren hornikuntza eta saneamendu lanak tarteko, Arkeolan Fundazioak Erdi Aroan hiribildua inguratzen zuen lurperatutako lubaki bat topatu du, egindako kontrol arkeologikoaren lanen baitan. Orain arte identifikatu gabe zegoen fortifikazioaren elementu bat da aurkikuntza hori. 

Bisita gidatua zapatuan, Munoaundira

  Historia  Azkoitia

Bisita gidatua zapatuan, Munoaundira

Bisita gidatua antolatu dute zapatu honetarako, Mundoaundiko aztarnategia eta bertan egiten dituzten lanak bertatik bertara ezagutzeko. Munoaundi 2016. Burdin Aroko Herrixka Gotortura Bisitaldi Gidatua izenarekin egingo dute aurtengo bisita gidatua.

Azkoitiko historian zaltoka

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

Azkoitiko historian zaltoka

Denboraren makina martxan jarri, eta hiru zakel Azkoitiko historian saltoka hasi dira Kontrako Eztarrixen. Zakel Zaltuk irratsaioan "errelato historiko mastekatua" egin nahian elkartu dira Ekaitz Etxezarreta, Juan Bautista Mendizabal eta Xabier Arenaza. Herriko historia modu erraz eta jostagarrian kontatzea da haien asmoa. Orain arte bost saio egin dituzte, eta interneten daude entzungai.

EAJ azkoitiarron oroimen historikoa berreskuratzearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

Joan den apirilean 250 urte bete dira 1766ko matxinadatik. Azkoitiko eta Azpeitiko Matxinada bezala ezaguna den garai hori historia ofizialetatik kanpo utzi izan da, nahiz eta gure bailarako gertaera historiko sonatuenetakoa izan. Historia ofizialean, matxinada  hura  zapaldu zuten jauntxo ilustratuak bakarrik ageri dira. 

4. Zakel Zaltue: "Miranda de Iraurgire"

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

4. Zakel Zaltue: "Miranda de Iraurgire"

Zakel Zaltuk irratsaioko laugarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko herriaren sorreran testuingurura egingo dute jauzia. Hari kronologikoari jarraituko diote eta 1324ko sorrera agiritik abiatuz, herriko sorreraren lehen urteak aztertuko dituzte. Nafarroako erresumako kostaldearen konkistaren (1200) ondorengo testuinguru geoestrategikoa, Bandoen gerrak eta Azkoitiko herri zaharraren (gaur egungo Plaza berria) egunerokotasuna aztertuko dira.

3. Zakel Zaltue: "Aste Santoko espeziala"

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

3. Zakel Zaltue: "Aste Santoko espeziala"

Zakel Zaltuk irratsaioko hirugarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Aste Santuko oporraldian egin dituzten bidaia historiko kulturalak izango dira hizpide. Tximistak aurreko saltoarekin lotutako Nafarroaren historian sakonduko du: Orreaga, Ibañeta, Urkulu mendia, Gartxot Itzaltzuko bardoaren ibilbidea... Jaun Gaztela eta Leon eta Extremaduran izan da, azkoitiar eta azpeitiar ospetsuen arrastoen atzetik. Mamo, berriz, Toledo, Segovia eta Valle de los Caidosen ibili da. Beraz, irratsaio berezia izango da, orain arteko hari kronologikoa parentesi batean sartuko da. Umorea eta nostalgia historizista, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

1766ko Azkoitiko eta Azpeitiko matxinada gogoratuko dute urte osoan

  Historia  Azkoitia

1766ko Azkoitiko eta Azpeitiko matxinada gogoratuko dute urte osoan

Gaurko egunez, duela 250 urte indartu zen Azpeitian eta egun bat lehenago Azkoitian piztutako gariaren matxinada. Urteurren borobila aitzakia hartuta, elkarlanean, Maxixatzen Euskara Elkarteak, Azpeitiko Udalak, Azpeitiko Kultur Mahaiak historia ezagutarazteko eta gertatutakoa oroitzeko hainbat ekimen antolatu dituzte datozen hilabeteetan garatzeko.

XVIII. mendeko suminduak

  Historia  Azkoitia

XVIII. mendeko suminduak

1766an herritar xumeen erreboltak Urolako eta beste hainbat txokotako bazterrak sutu zituen. Gosearekin espekulatzen hasita zeuden jauntxoekin haserre, berdintasunaren bandera jaso zuten. Entziklopedia handietan hala ere, matxinada hura zapaldu zuten kapitalisten izenak baizik ez dira ageri, ilustrazioaren jantzia soinean dutela. Apenas dagoen literaturarik euskaldun pobreentzat. 

Azkoitiko Aste Santuko kontuak

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

Azkoitiko Aste Santuko kontuak

Historian atzera eginez, XVI. mendean kokatu behar da Azkoitiko prozesioen sustraia. Garai hartan, eliza barruan eta xumeki egiten zuten Kristoren gorpua gurutzetik jaitsi eta zerraldo baten sartzeko antzezpena. Horrekin batera, Jesusek gurutzean esandako zazpi hitzei buruzko sermoia ematen zuen apaizak, zeina udalak enkargatu eta ordaintzen baitzuen. Herriko miliziaren alardeetan parte hartzen zutenak jartzen ziren zerraldoa zaintzeko lanetan, eta XVIII. mendetik aurrera armatuek bete zuten funtzio hori.