Artzainaren ezina

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2023ko uzt. 14a, 09:19

Aginte makilari kasurik egin gabe eta aztoratuta ibili dira gaurkoan xakelak kro-kro eginez! Artzainak ezin artaldea gobernatu eta gerra zibilaren utzitako ildoa ezin izan du jarraitu.

Zuzen ekin diogu gaurko saioari entzuleen galderei erantzunez: hidroelektrikoekin hasi eta Azkoitiko historiarekin lotutako liburu sorta bateko datu interesgarriak aipatuz. Ondoren, hainbat gai desberdinei buruz hitz egiteko bidean jarri gaitu udak haize ezak, eta bidea luzea egin dugu, egitea pentsatua genuen bidea alde batera utzita; ezin uka gustura jardun dugula. Dena ondo bidean, irailaren 20an itzuliko gara. Kro-kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide