Azkoitia II. Karlistaldian zehar, 41. 'Zakel Zaltuek' saioan

Zakel Zaltuek saioko kideak.

Aurtengo ikasturtea amaitu dute Kontrako Eztarrixe irratiko Zakel Zaltuek saioan. 41. saioan, II. Karlistaldian kokatu dute Azkoitia, eta Juan Bautista Mendizabalek dokumentu garrantzitsu baten berri eman du.

Primizia! II. Karlistaldiaren amaierarekin zuzenean lotutako dokumentu garrantzitsu bat ekarri du Juan Bautista Mendizabalek gurera. Harriduraz entzun ditugu dokumentu argigarri horren nondik norakoak.

Bestalde, II. Karlistaldian kokatu dugu Azkoitia, eta bertako herritar batzuen testigantzak kontatu ditugu. Liberalismoak Azkoitira ekarri zituen aldaketak nabariak izan ziren eta aldaketa horien inguruan ere jardun dugu.

Oporrak iritsi dira zakelon putzu honetara, kro-kro hotsekin, irailean itzuliko gara. Bitartean, hona hemen azken saioa entzungai: