Irratsaioa

Zakel historialariek hainbat gairi buruz jardun dute urteko lehen Zaltoan

Zaltorik zalto ibili dira itzulerako saio honetan gure Zakel historialariak. Entzuleen galderei erantzunez, hainbat kontakizun desberdinek osatu dute saio hau. 

Irratsaioan hizpide izan dituzte Plazaberriko gasolindegia, Marikutzeko potzua, Juin dorreko maitasun istorioak, mendiko konjuroak, I. Karlistaldiaren ondorengo Azkoitia, Urola ibaian ibiltzen zen txalupa, Gipuzkoako hiriburuetako bat izateari utzi genion unea... Guztia umorearekin uztarturik. Gozatu! Kro kro!