Zumalakarregiri buruz aritu dira 35. Zakel Zaltue irratsaioan

Tomas Zumalakarregi.

San Martin egunez grabatua izanik, egun berezi honetako kontakizunekin hasi genuen saioa, eta ondoren I. Karlistaldiarekin jarraitu.

Lehenik, entzuleen galderei erantzunez, eta ondoren, Tximistak, Zumalakarregiren eta I. Gerra Karlistaren zergatien inguruan Usurbilen egin duten jardunaldiaren inguruko informazioa ekarri zigun. Horrez gain, gerra karlistetako txapelek Azkoitiko txapel lantegian zer nolako eragina izan zuen ere aipatu genuen.