2. Kro-kronikak: Munoandiko induskariei elkarrizketa

Heldu da uztaila eta azken urteetan moduan, heldu dira herrira Munoaundiko induskariak. Euren etorrera aprobetxatuta, Antxoka Aranzadiko arkeologoari eta Ihintza eta Ekiñe boluntarioei elkarrizketatxo bat egin diegu: Munoaundiren historia, ezaugarriak, indusketen egoera eta beste hainbat gairi buruz jardun dugu.

Uztailaren 20an izango den bisita gidatura joatea gomendatzen dizuegu. Ez galdu elkarrizketako azalpenak bertatik bertara ikusteko aukera!