Kooperatibako txanponak eta beste zenbait gai jorratuz amaitu du ikasturtea Zakel Zaltuk irratsaioak

Ikasturteari bukaera emateko azken irratsioa egin dute zakelek. Bertan, karlistadekin hasi naiz, orden zehatzik gabe hainbat gai aipatuz: San Joan sua, 1915. urteko koperatibako txanponak, noiztik botatzen den txupinazoa festetan eta ginga moduan, eta LGBTIQ eguna izaki, Jaun Zakelak udaletxeko artxiboan 1820 inguruan «beste sexukoak» nola tratatzen zituzten kontatzen duen dokumentuari buruz jardun dute. Gozatu uda eta bueltan karlistadak! Kro, kro!