Hasi da Zakel Zaltuk irratsaioaren denboraldi berria

Joan den asteazkenean 17. jauzia eman zuen Zakel Zaltuk irratsaioak. Bertan, sarrera luze baten ondoren, Azkoitiko gaur egungo kale izendegia lantzen hasi ziren. Aurten, saioa asteazkenetan ekoitziko dute, eta hilean, gutxienez, zalto bat grabatzeko helburua jarri dute. Aizkibel, Trino de Uria eta Julio Urkixo zein ziren jakin nahi? Herriko enparantzak irailaren 20a izena zergatik izan zuen ba al dakizu? Hori guztia eta gehiago, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, kro!