7. Zakel Zaltue: Baldako Santa Mariara

Zakel Zaltuk irratsaioko zazpigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko Baldako Santa Maria lehenengo eliza nagusiaren sorreraren testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta azalduko dute donejakue bidearen arrakastatik aurrera kristautasuna nola sustraitu zen Azkoitian. Gainera, herriko lehen eliza nagusiaren urteak aztertuko dituzte, baita horri lotutako istorio eta asmakizun andana ere. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!