Kiroletan eta kulturan nabarmendutako herritarrei omenaldia, 1962an

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2023ko abe. 3a, 09:00
1962an Azkoitiko Udalak kiroletan eta kulturan nabarmendu zirenei egindako omenaldiaren irudi bat. (Azkoitiko Udal Artxiboko Arroitajauregi Argazki Fondoa)

Urrian Zaharrak Berri izeneko atala jarri zuen martxan hedabide honek, eta hala, hilero Azkoitiko argazki zahar bat argitaratuko du. Abendua izanik, eta Urteko Kirolari Onena ere hil honetan hautatuko dela kontuan izanda, 1962ko honako argazkia partekatu nahi du herritarrekin.

Ikasturtea hastearekin batera eta udazkena iristearekin batera, atal berria estreinatu du Maxixatzenek: Zaharrak Berri argazki zaharren atala.

Hilero, hileko lehen igandean, iraganari begira jarri, eta Azkoitiko aspaldiko argazki bat aukeratu eta partekatuko du atari honetako erabiltzaileekin.

Abendua izanik, Urteko Kirolari Onenaren sariari lotutako honako argazkia aukeratu du Maxixatzenek: 1962. urteko argazkia da, Azkoitiko Udalak kiroletan eta kulturan nabarmendutako herritarrei omenaldia egin zienekoa. Argazkian, Sebastian Elorza txirrindularia ageri da bizikleta gainean, irabazitako sariak atzean dituela. Hain zuzen, urte horretan bertan txirrindulari profesional izatera iritsi zen Elorza, eta profesional mailan aritu zen 1971 arte. Zortzi garaipen handi eskuratu zituen tarte horretan. Azkoitiko Udal Artxiboko Arroitajauregi Argazki Fondotik hartutako argazkia da, Josu Arroitajauregik ateratakoa, 1962an.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide