1960eko hamarkadako helduen danborrada

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2023ko aza. 5a, 09:00
1960 aldera andramarietan egindako helduen danborradako irudi bat. (Azkoitiko Udal Artxiboko Arroitajauregi Argazki Fondoa)

Urrian Zaharrak Berri izeneko atala jarri zuen martxan hedabide honek, eta hala, hilero Azkoitiko argazki zahar bat argitaratuko du. Azaroa izanik, sanandresekin lotutako honako argazkia partekatu nahi du herritarrekin.

Ikasturtea hastearekin batera eta udazkena iristearekin batera, atal berria estreinatu du Maxixatzenek: Zaharrak Berri argazki zaharren atala.

Hilero, hileko lehen igandean, iraganari begira jarri, eta Azkoitiko aspaldiko argazki bat aukeratu eta partekatuko du atari honetako erabiltzaileekin.

Azaroa izanik, sanandresekin lotutako honako argazkia aukeratu du Maxixatzenek: 1960 urte inguruko argazkia da, Andramari jaietan ateratakoa. Izan ere, lehen garai hartan egiten zuten helduen danborrada. Azkoitiko Udal Artxiboko Arroitajauregi Argazki Fondotik hartutako argazkia da, Josu Arroitajauregik ateratakoa, 1960 urte inguruan.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide