Zuriketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko ira. 13a, 09:23

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Zuriketan.

Mila aldiz leporatu izan diogu botere unionistari beti agintea berea izan duenaren nagusikeriaz mintzatzea. "Tan vasco como español" sentitzen denarentzat erraza da ezarritako legedia bere horretan errespetatu eta bete behar dela esatea. Beste alor batean, ordea, boterea beti berena izan dutenetarikoa naiz. Gizaseme eta hetero garenok ez dugu ezertan saiatu beharrik izan, dena alde izan dugu –dugu oraindik–, ia ohartu ere egin gabe. Edo ohartu bagara ere, oso erosoa zen oldeari jarraitzea. Izan ere, emakumeen arteko askok ere gaizki ikusten zuten –dute oraindik– ezarritako egiturak iraultzea, gizarte gisa hain geneukan barneraturik –daukagu oraindik– botere-eskala. Une jakin batzuetan desesoroa izan daitekeen arren, oraindik askoz errazagoa da nagusi izaten jarraitzen duen olde horren inertziaz bizitzea. Deserosoa da arrazoiketarako, dialektikarako, baina praktikan mila abantaila ematen ditu oraindik.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak kaleratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide