Motzak luze

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Mattin Treku eta Lazkao Txiki, biak ere ez ziren metro eta erditik askoz gehiago goratzen. “Txiki handia zinen zu” kantatzen zion Andoni Egañak Joxemieli, lazkaotarrari buruz ETBrako egin zituzten marrazki bizidunetan. 

Miraz eta desiraz

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez dakit inoiz aski aztertu eta goratua izango den Piarres Xarriton hazpandarrak euskalgintzaren eta letren alorrean egindako lana. Are aipamen gutxiago izanen du, hain segur, Iparraldeko giro nahasi eta uherrean bortxakeriaren aurka beti erakutsi izan duen jarrera tinko eta irmoak. Bake-gizona izan da Piarres, eta bakerantz gehiago hurbilduko gaituen berria jakin genuen hura pausatu zen egun berean, ETAren armagabetzearena. Har beza bakean atseden.

Grazia putarik

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

D abilenak sartzen du hanka, mintzo denari egiten dio irrist mihiak, nahiz eta askotan geldirik eta ixilik dagoena tronpatu gehien, bai baitira zerbait egitea eta esatea eskatzen duten egoerak.

Norbera infernu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Laranja koloreko autobus eta autokarabanan dabiltza herririk herri, gure uste okerrak zuzendu nahirik. Darwinen irudimen lizunak besterik pentsaraz lezakeen arren, gizakia Jainkoak egun batetik bestera burututako asmakizuna da.

Ostixek

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hippytik ere dezente zuen Potxuk. Erabateko bizizalea izaki. “Zahartzaro laburra izango diat, gaztaroa asko luzatzen ari nauk eta”, esan ohi zuen. Bai asmatu ere! Bazuen tarteka Orroagako hondartzara joan eta larru gorritan jartzeko ohitura.

Beti ttunttun gaittun gu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Magisteritza ikasketak egiteko atariko proba bat gainditu beharra ez zaie denei gustatu. Denen gustuko erabakirik ez da inoiz izaten, baina sindikatuen ustez erabaki horrek hezitzaileen bizkar uzten du PISA txostenean emaitza txarrak atera izanaren errua.

Tontolapiko

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Duela zortzi urteko giroa dut gogoan. Obama presidente hautatu berritan, ilusioa sumatzen nuen nonahi. Euskal Herriko lagunei zein jatorri euskalduneko amerikar adiskideei esperantza berezi bat antzematen nien. Bush semearen agintaldi bortitz eta traketsaren ondoren, zerbaiten premia ere bazegoen, egiari zor.

Luze bezain (esku)zabal

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Badira bertsolari bikainak, talentu eta luzimendu handikoak, batere oholtzakide samurrak izaten ez direnak. Saioen gatz eta piper izaten dira, hainbat zalerentzat ezinbesteko bihurtzeraino, baina ez dira bidelagunik errazenak izaten, komeriak izaten baitituzte bide bati heltzeko, ildo bati jarraitzeko. Beti zidorretik, beti xendatik, oraintxe arrantzan, oraintxe ehizan. Beti behar izaten da makila eskuan hartu eta artaldea gidatuko duenen bat.

Y otras gausas

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Makinatxo bat kale bada Azpeitian. Atzo jarri zioten, lehen aldiz, kale bati emakumezko baten izena. Hamaika emazteki miresgarri ezagutu ditut sorterrian, bidegile eta eredu izan direnak -zenbat izan ote dira herriaren 706 urteko historia luze eta aberatsean!- eta atzo arte haietako batek berak ere ez du izan halako aitortzarik. Horri bide eman dion udalak jaso beza nirea.

Oymyakon

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gure sukaldeko txoko batean bilduta edukitzen zuen amak alfonbra, berogailuaren ondoan. Lasterka egiten nuen ohetik harainoko bidea neguko goiz ho-tzetan. Berogailuak eta amaren goxotasunak berotzen ninduten, baina oroitzapenek dar-dar egiten dute. Hotzez dar-dar. Gaur egun etxe osoa izaten dugu goxo eta epel, baina egunotako hotzaldiak, aspaldiko bortitz eta luzeenak, haurtzaroko dardarak ekarri dizkit gogora. Atzo Florentinorekin gurutzatu nin-tzen. Adinak eta hotzak kuzturturik zihoan, baina “txarrena pasa dugu, badator udaberria” esan zidan.

Zorigaiztora kondenatua

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Denek behar dute beren onetik irtenda, eta denak etortzen zaizkit etengabe burura azken egunotan. Amak, ama biologikoak, hilabeteak zeramatzan urtebete gabeko haurra -aldundiaren gizarte zerbitzuek beren gain hartua- berreskuratzeko plana amarauntzen. Bitarte horretan otzan egon da, edo otzan-itxurak egin ditu. 

Luhuso

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Urteak badoaz. Ehunka lagunentzat inoiz ezabatu ezineko ondorioak utzi baditu ere, gero eta lausoago oroitzen ditugu ETAk bortxa erabiltzen zueneko garaiak. Ahalegin kontrajarrien arteko borrokan dihardute gure baitan memoriaren mekanismoek. Alde batetik, oroimenean nahi ditugu bizi izandakoak.

Men-egileok

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak, PISA delakoak, ez du oso leku onean utzi EAEko hezkuntza, argazkian begiak erdi itxita irten da. Alde ederreko fotogenia erakutsi du Nafarroak! Horrelaxe, EAE batetik eta Foru Erkidegoa bestetik. 

Morris

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

30urte baino gehiago daramatza Zarautzen. Gentelman amerikar bat da. Janzkera dotore eta zainduaz, beti alai eta adeitsu, kolore berezia ematen dio gure herriari. Kultura handiko gizona da. Hona etorri zenean Michael zen. Ofizialki Michael Eduard Morris. Halako batean herritartasun bikoitza nahi zuela erabaki zuen. Euskal Herrikorik ezin-eta, espainiar herritartasuna lortzeko urratsak ematen hasi zen, baina espero baino gehiago kosta zitzaion. Izan ere, leihatilan artatu zuen funtzionarioak estu hartu zuen.

Lehenera itzultzea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gertakariak metatu egiten dira batzuetan, eta azken egun hauetakoak ez dira edonolakoak izan. Atzo Fidel Castroren heriotzaren berriarekin esnatu ginen. Patuaren graziarik gabeko txistea da kapitalismoaren aurkako borroka bizitzaren oinarri izan duen iraultzailea Black Friday egunez hiltzea. Miamiko kubatarrek ospatu egin dute. Fidelen jokamoldeekin oso kritiko izan arren, benetan miserablea iruditzen zait inoren heriotzaren karietara festa egitea.

Erasotzailea ustezko zaintzailea denean

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Eguneroko kontua da. Izua eragiten du Rio de Janeiro edo Mexiko DFko karriketako boztizkeriak. Egun-argitan kale garrantzitsu bateko semaforo bat gurutzatzeko ez da aski motxila aurrealdean eramatea. Oso handia eta indartsua ez bazara edo taldean ez bazoaz, fisikoki menderatzeko modukoa ikusten bazaituzte, inolako erreparorik gabe kenduko dizute.

Berak bakarrik esaten zidan

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

-E nauzu ezagutzen, Xabier. Ane naiz. Lehengo igandeko zutabeak lur jota utzi ninduen eta idatzi beharra sentitu dut. Egia esan, haurtzarotik nago lur jota. Uste dut nire lekukotasunak mesede egin diezaiekeela gaur egungo biktimei. Horregatik idatzi dizut, nire kasua zabal dezazun.

12 urte

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Adin horixe zuen, 12 urte besterik ez. Gelako leihotik jauzi egin zuen. Amildegira, ezerezera. Edo agian erabateko atsedenera. Nik ez dakit -poliziaren ikerketek argituko dute beharbada- zeri egin nahi zion ihes, zerk eragin dion ezagutzen zuen mundu bakar honetatik alde egiterainoko itomena, baina bazuen gaixoak zerbaitek edo norbaitek sortutako infernu bat. Bere baitakoa, menturaz. Inguruak nahita edo nahi gabe osatutakoa bestela.

Kristorenak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ostiralari kosta egin zitzaion garbitzea. Behe-lainoak hartu zituen gure haranak, zenbait leku eta unetan zail gertazen zen hiruzpalau metrora ezer bereiztea. Goizeko lehen orduan Donostiako Alderdi-Ederren neure pentsamenduetan bilduta nindoala, emazteki baten diosala bitxiak atera ninduen ene baitarik: "egun on, jauna! Kristo zurekin dago, bedeinkatua zu".

Deus ere ez zekitenak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

F elipe Gonzalez eta José Luis Cebrián hitzik gabe utzi dituzte Madrilgo Unibetsitate Autonomoan. Hitz egitera gonbidatu zituzten, baina inongo alderdi politikorekin loturarik ez omen duen talde batek hitza ebatsi zien.