Legez kanpoko besarkadak eta legezko genozidak

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Legez kanpoko besarkadak eta legezko genozidak'.

Agure bat oso gaixorik dago Logroñoko ospitalean. Faltsututako identitateaz ingresatu zuten, baina infernuko txikitok denean izaki informatzaileak. Marokok oso gaizki hartu du Brahim Ghali, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente eta Fronte Polisarioaren burua, Espainiako ospitale batean hartu izana. Rabateko gobernuak ezin izan du jasan bere kontakizunaren arabera genozida gupidagabea denari emaniko arta. Mendekuz ireki ditu Ceutarako ateak: "To, hor dituzue milaka nerabe eta gazte, zuentzat arazo eta gastu baizik ez direnak. Marokoren opari".

Nerabe eta gazteek bat-batean Afrikako mutur ustez pribilegiatu batean ikusi dute beren burua. Lehen mundua omen. Gaizkileak dira, ordea. Turista britainiarrak samaldan hartzeko irrikaz gaude, baina sosik eta paperik gabeko bisitaririk ez du inork nahi. Santiago Abascalek goraki errepikatu du Trumpen esaldia: "Hormatzar garaiek bizilagun onak egiten dituzte". Amurrioarraren adiskide eta sokalagun den Cristina Seguí kazetariak hormak eraiki ez ezik besarkadak ere debekatu nahi lituzke: "Pocas imágenes reflejan mejor la decadencia moral de esta gente y sus discursos buenistas. Oenegista abrazando a un ilegal tras pasar 4 min en las gélidas aguas mediterráneas, y él aprovechando la turgencia de sus senos..." idatzi du Twitterren. Nor aproposagorik gizartearen gainbehera moralaz hitz egiteko!

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.