Larrosa gorri bat

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Larrosa gorri bat'.

Hiltzeko egun onik ez omen da. Nork daki. Beharbada, doanarentzat edozein egun da ona atseden hartzeko. Hemen gelditzen direnentzat da gogorra maite den norbaiten galera. Batzuek, ordea, ez dute nork negar egin ere. Gizarte honetako ikusezinak, aldi berean, sentiezinak ere badira.

Atzo goizean lau eskela zeuden Zarauzko Santa Klara komentuko horman itsatsirik. Bakoitzaren izen-deiturak, adina, eta bizilekua irakur zitezkeen. Bosgarren hildako bat ere bazen. Gizonezkoa omen, ez dakigu izendeiturarik, ez adinik. Torre Luzeko parkeko banku bat zuen loleku.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide