Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako egindako iritzi artikulua: 'Etiketak'.

Donostian birritan izan naiz asteon, zenbait zereginek eramanik. Gerla garaiko hiri bat ematen zuen. Kale hutsak, espaloi soilak, baita bonbardaketa batek eragina zirudien zulotzar bat ere, lurrazpiko trenaren lanen ondorio edo. Herritarrak maskararekin, elkar ukitu gabe, gutariko bakoitza ondokoentzat mehatxu balitz bezala. Elkar ezagutzeko zailtasunen erruz, are geure baitara bilduago denok, ez diosalarik, ez keinurik. Taberna eta jatetxeak itxita, denda asko ere bai, batzuk betiko, eta gainerakoak ia hutsik. Dendariak noraezean, horrela noiz arte iraun ahal izango duten ez dakitela, ezta murrizketak noiz arinduko dituzten ere. –Guretzat oso garrantzitsua da probintziako jendea, eta baita turistak ere, txinatarrak bereziki–, esan zidan arratsalde osoan belarria nori berotu izan ez zuen saltzaile kalakariak. –Oso bezero onak dira, begiak irekitzea kosta egiten zaie, jaja!, baina aise irekitzen dute diruzorroa. Hori bai, beti etiketari begiratzen diote, erosi behar duten hori Txinan ekoitzia ez dela egiaztatzeko. Europan edo Amerikan egindako arropak eraman nahi izaten dituzte–.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide