Aitzakiarik ez

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Aitzakiarik ez'.

Kyle Maynard 1986an sortu zen AEBetan, Georgia estatuan. Gaitz genetiko batekin jaio zen, "sortzetikako anputazioak". Ez du belaunik ez ukalondorik, ez oinik ez eskurik, eta gorputz-adarrak oso laburrak. Guraso haien abaildura irudikatzen dut, haurraren gabezien berri izatean. "Ezinezkoa zenik ez zekielako lortu zuen", entzun izan dugu. Kyle horrelaxe jaio zenez, txikitatik ohitu da ezaugarri horiekin bizi izatera. Ume-umetako argazki eta bideoetan haur bizi, aktibo eta irribarretsu bat ikusten da, geroztikakoetan ere bai. Beti borrokan, beti lehian: arte martzialetan, futbol amerikarrean...baina batez ere bere mugen aurkakoan. "Hiru printzipio handitan sinesten dut: bizitzak jarritako zailtasun eta trabei aurre egiteko, beti jarrera positiboa; egoera bakoitza ahalik eta gehien zukutu; erronkei beldurrik ez badiezu, zernahi lor dezakezu." Bere bizi-esperientziez liburu bat idatzi zuen, best seller bihurtu zena: "aitzakiarik ez".

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide