Besteren larruan

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Besteren larruan'.

Gatazkak konpontzeko funtsezkoa omen besteren larruan jartzea. Esku-pilotako bi enpresa nagusien arduradunenean sartzeko ahalegina egin dut. Urtearen buruan egun on asko izaten dituzte oraindik, baina ugaritasunik handieneko urteak pasatuak lirateke. Pandemiak estutasunak areagotu zituen, eta itxialdi osteko garaiak ez dira errazak. Jaialdiak asko murriztu dira, sal daitekeen sarrera kopuruak ere muga handiak ditu... Aro korapilatsua. Edozein gisaz, Asperen pilotari taldea Baikorena baino aise garestiagoa da, han baitaude azken lau urteetan txapelketa guztiak irabazi dituzten izarrak. Horrez gain, publizitatea Baikok kudeatzen du. Pentsa liteke, beraz, egoera larriagoan behar lukeela Aspek, baina Baikoren bulegoetan lehertu da afera.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide