Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Fusioaz'.

Gregorio Ordoñezen hilketa basatiaren 25. urteurrena bete den honetan, haren pentsakera eta ideiak aldarrikatu ditu Ana Iribar alargunak, baita Aznarrek eta Casadok ere: "Goyo defendía que se puede ser vasco y español." Nola ez, bada! Une honetan, hain segur, gehiengo lirateke horrela sentitzen direnak, eta espainiar sentitzen ez garen euskal herritarrok noizbait gehiago izatera iritsiko bagina ere, kontuan hartu beharko genituzke gureez bestelako sentipenak dituzten herritarrak.

Euskal Herrian espainiar izateko modu bat baino gehiago daude. Badira euskal ezaugarriekiko ezagutza eta begirunea erakusten dutenak. Beste batzuek, jakina, horren ukazioa dute beren espainiartasunaren ardatz. UPNko Silvestre Zubitur leitzarrak aspalditxo esan zuen: "Niretzat berdin-berdinak dira gipuzkoarrak eta burgostarrak."

Fitur azokan standik onenaren saria eman diote Euskadikoari. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren erabat asaldatutako jendearen txioak irakurtzen hasi nintzen. "Euskadiren standean dantzari flamenko bat jarri dute. Auzolotsa. (.) Performance hau soilik ulertu daiteke autogorrototik, asimilaziotik eta konplexuz beteriko mentalitate batetik".

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.