Nerabeen begiak

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Nerabeen begiak'.

Ondoen landutako kanpainek ere izaten dituzte zulo beltzak. Makinaria handia behar du urtebetetxo batean ezerezetik Greta Thumbergen gisako ikono bat sortzeko. Haren irudiaren eta kanpainaren babesleek lorrintzen dituzte bestela tatxarik gabeak zatezkeen xede eta borroka-moduak. Halere, oso bortitzak gertatzen zaizkit nerabe hauskor horren aurkako zenbait kritika gupidagabe: negarra an-tzezpen, haserrea jarrera… Sobera dramatizatzen du, antza, ez da sinesgarri. Aparteko dramatizaziorik behar al du, bada, munduaren egoerak? Ez al da, bada, aski dramatiko? Ez al ditu, bada, berez eragiten Gretaren azal finean islaturik ikusi ditugun sentipenak? Suediar gaztetxoaren kontraesanen jakinean nago, baina beste inork ez bezala ernarazi gaitu, eta horren premia larrian geunden.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen