Maia mahai azpira

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Maia mahai azpira'.

Zuetariko batzuek jakingo duzue Iruñean gertatu denaren berri, gehienoi oharkabean pasatuko zi-tzaizuen. Iruñeko Udalak Twitter kontu nagusi bat zuen, ele bitan aritzen zena, euskaraz eta gaztelaniaz, aurreko udal gobernuak hala erabakirik. 8.200 bat jarraitzaile zituen. Maia alkateak —bera espainiarra izan arren deitura euskalduna denez, Maia, ez Maya— aldatu egin nahi izan du sare sozialetako politika. Bi kontu bereiz egitea erabaki du, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz.

Erabakia estrategikoki eztabaidagarria da, baina badira horrela funtzionatzen duten beste hainbat erakunde. Itsuskeria salagarri bat egin dute, ordea: ele biko kontuak zituen jarraitzaile denak gaztelaniazkoari erantsi eta euskarazkoa hutsetik abiatzera bortxatu. Txiolari euskaltzale eta ekin-tzaile batek, @exprai-k, erabakiaz asaldaturik, kanpaina bat abiatu zuen: 

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.