Morris

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko abe. 5a, 10:15

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

30 urte baino gehiago daramatza Zarautzen. Gentelman amerikar bat da. Janzkera dotore eta zainduaz, beti alai eta adeitsu, kolore berezia ematen dio gure herriari. Kultura handiko gizona da. Hona etorri zenean Michael zen. Ofizialki Michael Eduard Morris. Halako batean herritartasun bikoitza nahi zuela erabaki zuen. Euskal Herrikorik ezin-eta, espainiar herritartasuna lortzeko urratsak ematen hasi zen, baina espero baino gehiago kosta zitzaion. Izan ere, leihatilan artatu zuen funtzionarioak estu hartu zuen.

- Lo siento mucho, pero usted no puede ser español con un solo apellido -esan zion andere petralak.

- Perdone, señora, pero yo solo tengo un apellido. Lo de tener dos apellidos es algo que se da en unos pocos países del mundo y usted no puede obligarme a tener dos apellidos. Solo tengo uno.

- ¡Pero su madre tendrá algún apellido!

- Efectivamente, se apellida Morris. Cuando se casó con mi padre adquirió su apellido.

- Pues yo le digo a usted que si quiere ser español tiene que tener dos apellidos.

Zapuztuta alde egin zuen Michaelek, baina ez etsita. Halako batean, Pagoeta taberna ikusi eta argia etorri zitzaion: “gure ama Pagest zen ezkondu arte. Bada, deitura hori moldatu eta ni Morris Pagoeta izango naiz!”

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide