Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Hamada hitzak basamortu harritsua esan nahi du. Izen hori du saharar errefuxiatuen bizileku den Argeliako desertu zatiak. Desertuen desertua ere deitzen dute, basamortu bat bestearen barruan. Munduko hamadarik handiena da, desertu idor, haizetsu eta gogorra.

Udan 60 gradura heltzen da tenperatura. Gizakia bizi izateko moduko lekua ez zela uste izan zuten beti, baina marokoarrek Mendebaldeko Saharatik indarrez ohildutako milaka lagunek 40 urte daramatzate bertan. Beldur naiz han bizi direla esatea “bizi izan” aditzaren esanahia sobera bortxatzea ez ote den. Irauten ari dira. Haimetan eta adobezko etxoletan dirautela esan ohi da, baina ez da oso zehatza hori ere. Haimetan, kanpin denda handien moduko toldopeetan, bai, baina etxolak eraiki-tzeko erabiltzen dutenari ezin zaio “adobe” izenik eman berez. Adobea lastoarekin edo belar onduarekin nahasiriko buztin-orea da, adreilu forma eman eta eguzkitan lehortzen uzten dutena.

Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzeren iritzia Noticias de Gipuzkoan.