30 pertsonatik gora elkartu dira herri galdeketaren inguruan antolatutako bilera irekian

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko abe. 28a, 13:05

Urrats taldeak Azkoitiko eragileekin bilera irekia egin du Elkarguneko Oteiza aretoan, erabakitze eskubidea nola gauzatuko den adierazteko. Maitzaren 7ra bitartean egingo dituzten ekimen nagusiak jarri dituzte mahai gainean, baina, batez ere, proiektua herriko talde eta eragileekin partekatu dute. Antolatzaileek adierazi dute bidea elkarrekin egitea oso garrantzitsua dela, eta garbi laga nahi izan dute lehen bilera hori bide honen lehen pausoa baino ez dela.

 

Taldeetako ordezkariek gogo onez hartu dituzten proposamenak eta elkarlanerako prest agertu dira. Orain, bakoitzak bere esparruan aztertuko dituzte hitz egin diren gaiak, eta aurrera begira zer ekarpen egin pentsatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide