Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Maiatzaren 7ko herri-galdeketa eguna gainean dugu. Festa egun handia izango da, baina lan asko ekarriko du, eta guk bakarrik ezin izango dugu dena egin. 

Galdeketarako bidean laguntzen ari zaretenoi, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Erabakiaren aldeko olatua geroz eta handiagoa da. Zuei guztioi eskerrak iritsi gara honaino. Ondorengo bideoan agertzen den bezala, herritar bakoitza, urrats bakoitza, da ezinbestekoa. Eskerrik asko guztioi!

'Ez dago prozesu subiranistarik, herri-galdeketarik gabe'

Erabiltzailearen aurpegia

'Ez dago prozesu subiranistarik,  herri-galdeketarik gabe'

Elkarguneko Oteiza aretoa jendez gainezka zela, erabakitzeko eskubideaz luze eta zabal aritu ziren Angel Oiarbide (Gure Esku Dago) eta David Fernandez (CUP). Euskal Herriko eta Kataluniako prozesuaz gogoeta mamitsuak utzi zituzten.

Fernandez eta Oiarbide, bihar, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Fernandez eta Oiarbide, bihar, Elkargunean

‘Katalunia eta Euskal Herria, erabakiaren bidean’ izenburupean, David Fernandezek (CUP) eta Angel Oiarbidek (Gure Esku Dago) hitzaldia eskainiko dute. Irene Elorza kazetari azkoitiarrak aurkeztuko du solasaldia.

Urrats-en zozketak badu saritua

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Urrats-en zozketak badu saritua

Urrats taldeak lau lagunentzako bazkaria Abaraxka jatetxean zozkatu zuen pasa den zapatuan, eta 3210 zenbaki sarituari esker, Edurne Viguera da irabazlea. 

8.691 sinadura, erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

8.691 sinadura, erabakitzeko eskubidearen alde

Ekitaldi jendetsua egin dugu goizean, sinadura bilketari amaiera emateko. Urola Kosta osoko ordezkariak bildu gara, eta sinadura bilketaren datuak eman ditugu jakitera: Joanito Dorronsoro eta Ixabel Jauregi kulturgileek plazaratu dituzte datuak. Hona hemen, aretoa jendez gainezka zela, irakurri duten agiria:

Zatoz sinadura bilketaren amaiera ekitaldira!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Zatoz sinadura bilketaren amaiera ekitaldira!

Bihar, zapatua, festa giroan emango diogu amaiera sinadura bilketari, helburua ondo baino hobeto beteta. Maiatzaren 7an herri galdeketa egingo den eskualdeko herri guztietako ordezkaritza zabala etorriko da Azkoitira.

'Urrats' abestiaren aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Herriko hainbat musikarik sortutako 'Urrats' abestiaren aurrerapena, horra. Zestoako Gaztain estudioan ari dira grabatzen, eta, azken ukituen faltan, datorren asterako prest egongo da.

Jarraitu hemen Ibarretxe eta Masen hitzaldia, ZUZENEAN

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Jarraitu hemen Ibarretxe eta Masen hitzaldia, ZUZENEAN

Erabakitzeko eskubideaz eta Kataluniako prozesuaz hitz egingo dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalen Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak. Bertara joateko aukerarik ez baduzu, hemen duzu zuzeneko seinalea:

Sinadura emateko azken egunak!

Erabiltzailearen aurpegia

Sinadura emateko azken egunak!

Zapaturo bezala, bihar, 11:30etik aurrera eliz-atarian egongo gara, zure sinaduraren zain. Azken txanpan sartu gara, eta datozen egunotan bildutako sinadurekin itxiko dugu bilketa, helburua ondo baino hobeto beteta.

Saharako eta Pakistango herrikideek ere sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Saharako eta Pakistango herrikideek ere sinatu dute

Azkoitian bizi diren sahararrek eta pakistandarrek ere bat egin dute erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenarekin.

ELA eta LAB herri-galdeketen olatura batu dira

Erabiltzailearen aurpegia

ELA eta LAB herri-galdeketen olatura batu dira

Bi sindikatuotako Urola Kostako ordezkariek agerraldia egin dute, eguerdian, Zumaian, erabakitzeko eskubidearen inguruan maiatzaren 7an egingo den galdeketa babesteko. 'Herritarrei, oro har, eta bereziki langileei, dei egiten diegu herri-galdeketa hauetan parte har dezaten', esan dute.

Herri-galdeketaren aldeko prozesuan parte hartzeko, dei bateratua

Erabiltzailearen aurpegia

Herri-galdeketaren aldeko prozesuan parte hartzeko, dei bateratua

Demokrazia garaian Azkoitiko Udalean herritarren ordezkari izan diren 40 hautetsi inguru bildu dira, erabakitzeko eskubidea erdigunean jarri, eta herri-galdeketa babesteko: “Dei egiten diegu azkoitiar guztiei herri-galdeketaren aldeko sinadura ematera eta, nola ez, maiatzaren 7an botoa ematera”.

Azkoitiko hautetsiek eta hautetsi ohiek herri-galdeketari babesa adieraziko diote

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko hautetsiek eta hautetsi ohiek herri-galdeketari babesa adieraziko diote

Demokrazia garaian Azkoitiko Udalean hautetsi izan direnek (alkateek eta zinegotziek) agerraldia egingo dute, larunbat honetan, erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo den herri-galdeketari babesa adierazteko.

Ia 1.600 sinadura bilduta, lortu dugu helburua

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Ia 1.600 sinadura bilduta, lortu dugu helburua

Dena dela, helburua lortu badugu ere, sinadurak biltzen jarraituko dugu. Zenbat eta atxikimendu gehiago, herri-galdeketak zilegitasun handiagoa izango baitu. Hori dela eta, otsailaren amaiera aldera arte dago aukera sinatzeko.

30 pertsonatik gora elkartu dira herri galdeketaren inguruan antolatutako bilera irekian

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

30 pertsonatik gora elkartu dira herri galdeketaren inguruan antolatutako bilera irekian

Urrats taldeak Azkoitiko eragileekin bilera irekia egin du Elkarguneko Oteiza aretoan, erabakitze eskubidea nola gauzatuko den adierazteko. Maitzaren 7ra bitartean egingo dituzten ekimen nagusiak jarri dituzte mahai gainean, baina, batez ere, proiektua herriko talde eta eragileekin partekatu dute. Antolatzaileek adierazi dute bidea elkarrekin egitea oso garrantzitsua dela, eta garbi laga nahi izan dute lehen bilera hori bide honen lehen pausoa baino ez dela.

Bilera irekia herriko taldeekin, asteartean

Erabiltzailearen aurpegia

Bilera irekia herriko taldeekin, asteartean

Herri-galdeketaren inguruko prozesu guztiaren berri zehatzago emateko eta ekimenak partekatzeko datorren abenduaren 27an, asteartea, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan bilduko gara herriko eragileekin.

Maiatzaren 7an, herri-galdeketa: Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7an, herri-galdeketa: Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?

Maiatzaren 7an galdetuko zaie Urola Kostako zortzi udalerritako herritarrei, tartean azkoitiarrei, euskal estatu burujabe bateko herritar izan nahi al duten. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena Zarauzko Modelo aretoan, zortzi herrietako talde eragileek. Urrats ere han izan zen.