Maxixatzenen bazkidetza kanpaina, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2024ko mar. 7a, 11:29
Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen mintegietako bat.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak aurten 15 euroko bazkidetza kuota kobratuko du. Kuota hori bakarrik elkartearen ekintzetarako izango da.

Maxixatzeneko bazkideek jasotzen duten aldizkarian aurten bi kuota kobratuko direla azaldu dugun arren (ikus aldizkariko 18-19 orriak), aldaketa garrantzitsua dela jabeturik, bazkide guztiei telefonoz hots egingo diegu azalpenak eman eta zalantzak argitzeko, martxoaren 15etik aurrera.

Zorionez bazkide asko ditu Maxixatzenek, eta aste batzuk emango dizkigu bazkideei banan-banan deitzeak. Informazio gehiago nahi duen orok 675 85 71 11 telefonora deitu edota maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera mezua bidal dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide