Errigora, inoiz baino beharrezkoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2024ko ots. 8a, 16:02

Errigorako arduradunek deituta, Azkoitia (Maxixatzen), Zestoa, Zumaia, Getaria eta Zarauzko kideak elkartu dira Zumaian, otsailaren 25ean hasiko den udaberriko kanpainari buruzko informazioa jasotzeko eta banaketa prestatzeko.

Egun hauetan nekazariak egiten ari diren protestek Errigora bezalako ekimenak inoiz baino beharrezkoagoak direla erakutsi digute. Nekazariek ezin bere lanetik bizi, kontsumitzaileak inoiz baino gehiago ordaintzen, eta bitartekariak sekulako dirutza irabazten.

Horri aurre egiteko modu bakarrenetakoa Errigora bezalako egitasmoetan parte hartzea da: nekazariei prezio duina ordaintzen zaie, bertako produktuak berreskuratzea bultzatzen da (lekaleen hazitegia), kontsumitzaileei prezio justua eskaintzen zaie...

Errigorako arduradunek deituta, Azkoitia (Maxixatzen), Zestoa, Zumaia, Getaria eta Zarauzko kideak elkartu gara Zumaian, otsailaren 25ean hasiko den udaberriko kanpainari buruzko informazioa jasotzeko eta banaketa prestatzeko.

Beraz, Maxixatzenek azkoitiar guztiok animatu nahi zaituztegu otsailaren 25etik martxoaren 13ra bitartera Errigorako produktuak eskatzera. 

Banaketa data maiatzaren erdi aldean izango da; data zehatza otsailaren 25erako adieraziko dizuegu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide