Lore Jokoak, DBHko ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2024ko urt. 23a, 10:02

2023ko Orbel Joko arrakastatsuetan antzeman genuen gazteentzako beste mota bateko galderak izatea hobe litzatekeela. Horregatik, aurten DBHko ikasleentzat udaberriko Lore Jokoak antolatuko ditugu.

2023ko Orbel Jokoen berrikuntza nabarmenena gazteentzako atala berreskuratzea izan zen. Lehen hiru asteetako galderak berdinak izan ziren bientzat, finalerako bakarrik prestatu genituen proba desberdinak. 

Sekulako parte hartzea lortu genuen, baina balorazioa egiterako garaian argi ikusi genuen beharrezkoa zela gazteentzako propio sortutako galderak izatea, finalean bezala. Floreaga eta Azkoitia BHI Ikastola ikastetxeen oniritziarekin, udazkenean egin beharrean udaberrian Orbel Jokoen lehiaketa bikia antolatzea erabaki dugu. Udaberrian izanik, Lore Jokoak izenez bataiatu ditugu.

Aste Santutik bueltan izango dira, eta data hurbildu ahala informazio zehatzagoa emango dizuegu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide