Maxixatzeneko lantaldeak ekin dio 2024ko ibilbideari

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2024ko urt. 19a, 10:26

Oraingo honetan, gehienbat apirilean egingo den Geure Gelatik liburu azokari buruz aritu ginen hizketan.

Apirilaren bigarren astean egingo den Geure Gelatik liburu azokaren programa zehazteari ekin dio Maxixatzeneko lantaldeak. Jasone Osoro omenduaz gain, dagoeneko lotuta ditugu Maite eta Gema Lopezen liburu aurkezpenak, Tupust kolektiboaren komikiei buruzko egitasmoa ikastetxeetan eta 10 irakurleen irakurketa Bizenta Mogeli Ipuin onak liburuko pasarteak izango direla.

Beste idazle eta ekintza batzuk oraindik konfirmatu gabe dauzkagu, horretan erabakigarria izango da Kutxa fundazioak diru laguntza emango digun ala ez jakitea, eta hori martxoaren 4an jakingo dugu.

Hurrengo bilera martxoaren 7an egingo dugu. Ateak irekita daude nahi duenarentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide