Maxixatzenen batzar orokorra zapatuan

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak urteko Batzar Orokorra egingo du abenduaren 16an. Batzarra ordubetekoa izango da, 10:00etatik 11:00etara, Elkarguneko Oteiza aretoan. 

Urte berezia izan da 2023 Maxixatzenentzat. Parte hartze prozesu interesgarri baten ondoren, jende berria hurbildu zaigu zuzendaritza taldera eta sortu ditugun lantaldeetara.

Zapatuan ordubete eskasean urte osoko jarduna laburbilduko dugu: Geure Gelatik liburu azoka, parte hartze prozesua, Euskola, Orbel Jokuek...

Horrez gain zuzendaritza berriaren onarpena eta 2024ko egitasmoak/aurrekontua onartuko ditugu batzar orokorrean. 10:00etan hasiko da Elkarguneko Oteiza aretoan, eta bazkide guztiak gonbidatuta daude.

Batzar orokorreko gai zerrenda:

1- Zuzendaritza berriaren onarpena

2- 2023ko memoria

3- 2024ko asmoak/aurrekontua

4- Galde-eskaerak 

Batzar orokorraren amaieran, ordubetez lantaldeetako partaideak elkartuko gara. Bertan bereziki Orbel Jokuen balorazioa eta Geure Gelatik 2024ko edizioari buruz harituko gara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide