Maxixatzen Topagunearen III. kongresuan

Arrasaten elkartu ginen Euskal Herriko hainbat txokoetako euskaldunon/euskara elkarteak, Topagunearen txosten berriari onarpena emateko.

Azken urtebeteko lan mamitsuaren ondorioz ondutako norabide berria onartu genuen zapatuan Arrasaten, Batea Jauzi izendun txostenari aho bateko onarpena emanez. 

Aurreko kongresua duela 12 urte izan zela kontuan harturik, abiada bizian aldatzen den gizarte globalizatura egokitu beharra sumatzen genuen, eta horregatik metodologia berria erabili dugu, "aldaketa teoria" izenarekin bataiatu duguna.

Orain paperean oso dotorea gelditzen dena lurreratzen asmatzea izango da Maxixatzenen datozen urteetako lana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide