Maxixatzeneko lantaldeetako lehen bilera emankorra

Maxixatzenek 2023an abiatutako parte hartze prozesuaren ondorio nagusiena herriko euskaldunak aktibatzea eta saretzea izan zen, lantaldeak antolatuz. Lau lantalde sortu ditugu, Transmisioa, Orbel Jokuk, Geure Gelatik azoka eta Bestelako ekintzak. Azken honen partaideetako batzuk pasa den ostiralean elkartu ginen eta laster egingo ditugu beste hirurenak ere.

Ostiraleko bilera oso emankorra izan zen, eta bertan jasotatako proposamen ugarietatik hiru lehenetsi genituen. Oraindik ezin dugu jakinarazi zeintzuk diren, aurretik  proposamenak zenbateraino gauzatu ditzakegun aztertu behar dugulako, lehenik Maxixatzeneko talde eragilean eta ondoren Euskara Mahaian. Hil honen amaierarako horren berri ematea espero dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide